Mixel Berhokoirigoin: 'Gerturatzeak taldeka izanen dira'
Frantzian dauden ETAko presoak Euskal Herrira gerturatuko dituztela zabaldu eta biharamonean, Mixel Berhokoirigoin 'bake artisauarekin' hitz egin du gaur ETBk, prozesuaren nondik norakoak ezagutzeko.
Luhusoko operazioaren ondotik etorri diren urratsak ekarri ditu gogora Berhokoirigoinek. ETAren armagabetzeak, elkarrizketarako abagune berri bat sortu zuela nabarmendu du, "urrats batek bestea" dakarrelako, haren iritzian. "Bake-bidea interaktiboa dela ulertzen dugu, bataren urratsak bestearena ekarriko duelako", esan du.
Azken hilabeteotan hiru bilera egin dituzte 'bake artisauek' Frantziako Gobernuko Justizia Ministerioko arduradunekin, eta telefono bidezko harremana ere etengabea izan da. "Hasieratik presoen gaia bideratzeko borondatea bazela sentitzen genuen. Garbi geneukan Ministerio berriak orain arte lo zeuden hainbat gauza aktibatu nahi zituela", gaineratu du.
Bake artisauak onartu du abenduaren 27an egin zuten bileratik "sentimendu gazi-gozoarekin" atera zirela. Izan ere, abendurako espero zuten presoen hurbilketaren albistea, baina prozedura administratiboak tarteko, ez zen posible izan. "Ulertzen dugu, halere, erabaki politikoak alde batetik doazela eta pozedura burokratikoak bestetik, bakoitzak behar du bere denbora", esan du.
Hurbilketak noiz eta nola egingo diren galdetuta, bake eragilea ziur agertu da ondorengo asteetan izango direla. Epe-mugarik ez dutela jarri mahai gainean esan du, baina "konfiantza osoa" dute prozesua ondo bideratuko duela Ministerioak.
Frantziako 19 espetxetan dauden 61 preso hurbilduko dituzte, eta, jada, egin dute gerturatzeko eskaria. Horiek banan-banan aztertuko ditu Justizia Ministerioak, eta bakoitzaren errealitatearen araberako erabakiak hartuko dira, lehentasunak ezarrita. Lannemezango eta Mont de Marsango espetxeetara egingo diren gerturatzeak, hori bai, taldeka egingo direla esan du.
Berhokoirigoinek berretsi du preso bakoitzaren errealitatea ezberdina izan arren, denentzat eskubide berberak aldarrikatu dituztela, eta alde horretatik ez dutela oposiziorik aurkitu Frantziako Gobernuarekin egindako batzarretan.
Zure interesekoa izan daiteke
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
Bilboko aireportuan ere kontrol aleatorioak ezarri dituzte Italiatik datozen bidaiarientzat
Kontrolak goizean egin dituzte Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan gauerdian hasi dira ausazko kontrolak egiten.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.