Fiskaltzak deklarazioak amaitu arte itxarongo du Camps ikertu ala ez erabakitzeko
Gurtel auziko Valentziako zatiaren epaiketan, Valentziako PP alderdia legez kanpo finantzatzeko sistema bat sortu izana leporatu diote auzipetu askok Francisco Camps Valentziako Generalitateko presidente ohiari. Horren aurrean, Fiskaltzak iragarri du deklarazio guztiak amaitzen direnean erabakiko duela Francisco Camps ikertu ala ez.
Espainiako Fiskaltzak gaur jakinarazi duenez, Francisco Camps seinalatu dutenen deklarazioak aztertuko ditu, baina lekuko eta akusatu guztien deklarazioak amaitutakoan hartuko du Francisco Campsi buruzko erabakia.
Guztira, 145 lekukok deklaratuko dute epaiketan eta horien artean nabarmentzekoak dira Francisco Camps, Juan Cotino Valentziako Parlamentuko presidenteorde ohi eta Poliziaren zuzendari ohia eta Luis Barcenas PPko diruzain ohiak.
Lekukoak, akusatuak ez bezala, egia esatera behartuta daude. Hori dela eta, lekuko gisa egiten duten deklarazioa entzun arte itxaron nahi du Fiskaltzak.
Alvaro Perez 'Biboteduna'k aurrez aurrezko bat eskatu du Vicente Ramblarekin
Alvaro Perez 'Biboteduna'ren defentsak aurrezko aurreko bat izatea eskatu du Vicente Rambla Valentziako Generalitateko presidenteorde ohiarekin, bien deklarazioen artean izandako kontraesanak argitzeko. Vicente Ramblaren abokatua, berriz, eskaera horren aurka azaldu da.
Fiskaltzak bere txostena egiten duenean hartuko du erabakia Vazquez Honrubia epaileak.
Ricardo Costaren zein Gurtel sarearen bigarrentzat jotzen duten Pablo Cresporen defentsak 'Bibotedunaren' eskaerarekin bat egin dute eta baita herri akusazio gisa parte hartzen ari den PSOEk ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Insaustik ziurtatu du indarkeria ez dela itzuliko Donostiako kaleetara, Blocusen deialdien aurrean
Javier de Andrés: "Absentismo daturik txarrenak dituen erkidegoa gara"