ETAren amaiera 'behin betikoa eta benetakoa' izan behar da, esan du Foru Gobernuak
Nafarroako Gobernuaren iritzian, ETAren desegitea "behin betikoa, benetakoa eta aldebakarrekoa" izan behar da, Maria Solana bozeramaleak esan duenez, maiatzeko lehen asteburuan gauzatzekoa den desegiteaz galdetu diotenean.
"Orain dela denbora asko espero genuen", esan du kazetarien aurrean egindako adierazpenetan, Nafarroako Parlamentuan osoko saioa hasi baino lehen. Gainera, erantsi duenez, Nafarroako Gobernuak "beti defendatu du momentu hori ezin zela gehiago atzeratu".
Solanaren esanetan, ETAren desegitea "gizarte nafarrak aho batez eta duela denbora gehiegi egindako eskakizuna da", hortaz, "behin betiko eta betirako heltzea" espero du.
Era berean, ETAren armagabetzeak "izan zen momentuan behar zuen izan, aldebakarrekoa, erabatekoa eta behin betikoa", esan du eta ikusteko dago "iragarpen hau nola gauzatzen den".
Edonola ere, Nafarroako Gobernuak "beti eskatu dio ETAri aldebakarrekoa, erabatekoa eta behin betikoa" izan beha zuela amaierak.
Solana, azkenik, "lurralde honen normaltasunaren aldeko politikan" aurrerapausoak ematearen alde agertu da, baina "asko falta" dela onartu du. Horren ildotik "garrantzitsua eta ezinbestekoa" da ETA "modu aldebakarrean eta behi betiko desegin eta desagertzea".
Zure interesekoa izan daiteke
Jaurlaritzak adierazi du adingabeen harrera zentroen sistema "tentsionatuta" dagoela; Garmendia Ceutako haurrak hartzearen alde dago
Zapaterok epaileari jakinarazi dio bere bulegoan aurkitutako bitxiak Saudi Arabiako erregeak oparitu zizkiola 2007an
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri