'Sua piztea' eta 'fundamentalista' izatea leporatu diote Ciudadanosek, PPk eta PSCk
Ines Arrimadas Ciudadanoseko Kataluniako buruzagiaren iritziz, Quim Torra hautagaia "ez dator Gobernu bat zuzentzera, CDR bat -Errepublikaren Defentsarako Batzordea- zuzentzera baizik", "bere nazionalismo identitario baztertzailearekin" eta "Errepublika eraikitzeko helburuarekin". Hala, "sutara egur gehiago botatzera etorri zara" ihardetsi dio.
JxCatek Generalitateko presidente izateko aurkeztu duen hautagaiaren inbestidura saioa egiten ari dira gaur Kataluniako Parlamentuan, eta goizean Torrak hitz egin ostean, talde parlamentarioek hitz egin dute arratsaldean. Arrimadas gogor mintzatu da Torraren aurka bere hitzaldian. "Kataluniarrak berrasdiskidetzen hasteko eta Espainiarekin zubiak eraikitzeko prozesuarekin hasteko aukera galdu" dela esan du, baita Quim Torra "ezin izango dela inoiz kataluniar guztien presidente izan" ere.
Miquel Iceta PSCko burua ere antzera mintzatu da eta "tamalgarritzat" jo du Torrak errepublika kataluniarra eraikitzea eta prozesu konstituziogilea garatzea agindu izana. Hala, "autogobernuak arriskuan jarrai" dezakeela abisatu du, ez bada "aldebakarreko bidea alde batera uzten". "Iraganeko akatsetatik ikastera" dei egin du, eta prozesu konstituziogilearen inguruko batzordea egin zenean Auzitegi Konstituzionalak bertan behera utzi zuela gogorarazi du.
Quim Torrak profil "fundamentalista" duela ere esan du Miquel Icetak eta "onartezina" dela Torraren presidentzia "denboraldi baterako" izango dela eta "Puigdemontek zuzenduta" egongo dela esatea.
Xavier Garcia Albiol PPCko buruzagiak ohartarazpena egin dio Quim Torrari: "Gatazkarekin jarraitzeko asmoa baduzu, eta asmoetatik ekintzetara igarotzen bazara, demokraziak zure aurrekoekin egin bezala erantzungo dizu". Torraren hautagaitzarekin oso kezkatuta agertu da bere interbentzioan, "sua itzaltzeko gasolina botatzea bezalako diskurtsoa" baitu, eta bere ezaugarri nagusia "erradikalitatea" dela gaineratu du.
Junts per Catalunyako ordezkariari esan dio argitzeko "ea gatazkan jarraitu nahi duen" edo "errespetuaren alde egingo duen", bere erantzunaren arabera ikusi baita "kataluniar guztiak ordezkatu nahi dituen edo Puigdemont ordezkatu nahi duen".
Xavier Domenech Catalunya en Comu-Podemeko talde parlamentarioko buruak, Carles Puigdemonten figurari heltzen ez jarraitzeko eskatu dio Torrari: "Kataluniak erresistitzeari utzi eta eraikitzen hasi beharra dauka, irabazteko"
Bere interbentzioan, Domenechek esn du independentistek akatsa egin dutela bost hilabete pasatzen utziz hauteskundeetatik: "Zuek irabazi zenituzten A21eko hauteskundeak, horretaz ez dago zalantzarik, baina gero porrot egin duzue horren gestioan" esan du. Torraren goizeko hitzaldiak "galdera asko" uzten dituela "erantzun gabe" esan du, "nahiz eta hitzaldi ona izan Puigdemontentzat eta CUPeko jendea konbentzitzeko".
Oso bestelako iritzia plazaratu du arratsaldeko saio honetan Carles Riera CUPeko diputatuak eta kritiko agertu da JxCateko hautagaiaren diskurtsoarekin, alderdi horrek eta ERCk "ziklo autonomikoan" sartu nahi dutela uste baitu, "desobedientzia eta aldebakartasunaren bidetik errepublika eraiki beharrean".
CUPeko ordezkariak bere hitzaldian esan du urriaren 1eko eta 3ko mobilizazioen "duintasunaren" eta "Espainiako Estatuaren errepresioaren artean", bi alderdi horiek "legalitatea onartuko duen autonomia bat ezarri" nahi dutela.

Sergi Sabria ERCren Parlamenteko buruak esan du bat egiten dutela Quim Torrarekin, baina Espainiako Gobernuari egin dion elkarrizketa proposamenean baldintza egokiak bilatu behar direla gaineratu du: "Espainiak galdu edo irabazi egiten baitu, baina inoiz ez du bere borondatez negoziatzen". Bere interbentzioan, "155. artikulua bertan behera uzteko eta proiektu partekatu honen alde lan egiteko konpromisoa" agertu du Sabriak.
Amaitzeko, Eduard Pujol Junts per Catalunyako bozeramaileak goraipatu egin du euren hautagaiaren hitzaldia eta ohartarazpena egin du: "urriaren 1arekiko konpromisoa atzera bueltarik gabea da, urriaren 1ak dena aldatu baitzuen".
Zure interesekoa izan daiteke
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
Bilboko aireportuan ere kontrol aleatorioak ezarri dituzte Italiatik datozen bidaiarientzat
Kontrolak goizean egin dituzte Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan gauerdian hasi dira ausazko kontrolak egiten.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.