Rajoy ondasun erregistratzaile lanpostura itzuli da
Zure interesekoa izan daiteke
Mezu populisten aurrean erne ibiltzeko eskatu die Chivitek gazteei
PSNko idazkari nagusiak Nafarroako Gazte Sozialisten Kongresuan hitz egin du larunbat honetan, eta ultraeskuinaren mezu populistei buruz ohartarazi die gazteei, politikan aktiboki parte hartzeko deia egiteaz batera. Halaber, ziurtatu du "gatazka kulturala" gertatzen ari dela sare sozialetan, non "mezu sinplistak eta desinformazioa" zabaltzen diren.
Xabier Iraola aukeratu dute Sorturen koordinatzaile orokor, Arkaitz Rodriguezen lekukoa jasota
Sorturen koordinatzaile orokor berriak hiru erronka jarri dizkio garai berriari: "euskal proiektu nazionala eraberritzea, politikaren zentzu eraldatzailearekin birkonektatzea eta euskal estatuaren oinarriak eraikitzea". Rodriguez "pozik" azaldu da zortzi urteotan "aurrera egindako urratsengatik".
Cristina Ibarrola: "UPNk ez du sekula Maria Chivite presidente egingo"
Alderdiaren Egunean, UPNk Iruñeko Navarra Arenan egindako ekitaldian, Ibarrolak nabarmendu du bere alderdiak hauteskundeak irabaziko dituela berriro, baina oraingoan ez diola Maria Chiviteri presidente izateko aukerarik emango. "Ez diogu berriro akordio bat eskainiko, UPNk hauteskundeak irabazten baditu, Gobernua guretzat izango da", adierazi du.
Trumpekin izandako bileran Imazek egindako adierazpenetako batzuk soberan zeuden, Estebanen ustez
EBBko presidente Aitor Estebanek begi onez jo du Repsoleko kontseilari delegatu Josu Jon Imaz, Venezuelan egin daitezkeen balizko inbertsioen inguruan hitz egiteko, AEBko presidente Donald Trumpekin bildu izana. Hala ere, aitortu du ez datorrela bat Imazek esandako guztiarekin; adibidez, ez zitzaion ondo iruditu Trumpi eskerrak ematea, ez eta Mexikoko Golkoari "Amerikako Golko" deitzea ere.
Lore-eskaintza egin diote Gregorio Ordoñezi, hil zutenetik 31 urte bete direnean
Ekitaldian, "gizarte isil eta kikildu baten duintasuna salbatu zutenak" goratu ditu Ana Iribar alargunak. Lore-eskaintzan, Gipuzkoako zenbait erakundetako ordezkariak ere izan dira, Jon Insausti Donostiako alkatea tartean.
Xabier Iraolak "euskal estatuaren oinarriak eraikitzea" jarri du erronkatzat
Sorturen koordinatzaile orokor berriak azpimarratu duenez, Euskal Herriak "estatu propioa behar eta nahi du, nazio bat delako eta aske izateko eskubidea duelako". Horren harian esan du Sorturen erronken artean "Euskal Herriaren askapen nazionala eta soziala lortzea" eta "euskal estatuaren oinarriak eraikitzea" daudela.
EH Bilduk etxebizitza lege berria ez babesteko erabakia elektoralista dela esan du Anduezak
Euskadiko Alderdi Sozialistak (PSE-EE) EH Bilduren kontra egin du etxebizitzaren harira. Eneko Andueza buru, sozialistak Bilbon izan dira etxebizitza arloko premiazko neurrien legeari buruzko jardunaldietan. Koalizio subiranistak abenduan Eusko Legebiltzarrean onartu zen legea ez babesteko erabakia elektoralista dela adierazi du Anduezak. Lege horrek egoera larri bat bideratzen lagunduko duela esateaz gainera, demagogia egitea leporatu dio EH Bilduri PSE-EEren idazkari nagusiak.
Getxoko auziaren harira "azkar eta irmo" jokatu duela esan du EAJk, errugabetasun-presuntzioa errespetatuta
BBBko presidenteak gogorarazi du ikerketapean dauden zinegotziak ordezkatzeko prozesua martxan dela, horiek "aktak alderdiaren esku utzi zituzten une beretik". Ildo horretatik, Bizkaiko udalerriaren "gobernagarritasunarekiko konpromisoa" azpimarratu du.
Podemos inoiz baino beharrezkoagoa dela esan du Vaquerok
Euskadiko Podemos Ahal Dugu kongresua egiten ari da Barakaldoko BECen "Aurrera Begira!" lelopean. Richar Vaquero koordinatzaile nagusiak esan du inoiz baino beharrezkoagoa dela alderdi morea.
Ansola: "EAJk azkartasunez eta zorroztasunez jokatu du lehen unetik"
Epaileak emandako azken urratsa jakin eta berehala alderdiak irmo jokatu duela azpimarratu du BBBko presidenteak, eta gogoratu du kontrakoa frogatzen den arte, errugabetasun presuntzioa errespetatu beharra dagoela.