PPko afiliatuen % 7,6k bakarrik eman dute izena Rajoyren ordezkoa aukeratzeko
PPko 860.535 afiliatuetatik 66.384k soilik eman dute izena Mariano Rajoyren ordezkoa aukeratzeko barne-hauteskundeetan parte hartu ahal izateko. Oso ehuneko txikia da (% 7,6), eta horrek hautagaien arteko eztabaida piztu du. Horrela, prozesuaren araudia eta epeak aldatzea eskatu dute hautagai batzuek.
Alderdi horrentzat egoera berria da, eta Maria Dolores de Cospedal eta Soraya Saenz de Santamaria hautagaiek azken kongresuan onartutako arauak eta epeak betetzearen alde egin dute. PPk ez du sekula buruzagi nazionala afiliatuen parte-hartze zuzenarekin aukeratu. Izena emateko epea asteartean bukatu da.
Gainerako hautagaiek, Pablo Casadok, besteak beste, parte-hartze baxuak Cospedali eta Saenz de Santamariari mesede egiten diela esan dute, lurralde organoekin lotura handia dutelako; izan ere, bat alderdiko idazkaria nagusia da eta bestea Rajoyren Gobernuko kidea izan zen.
PPk prozesuan parte hartzeko izena eman duten afiliatuen behin-behineko zerrendaren berri eman du. Bertan parte hartu nahi duten afiliatuen kopurua oso txikia da, eta ekainaren 28an argitaratuko dituzte behin betiko datuak. Lurraldeetako biltzarretan, batez beste, afiliatuen % 8,6k parte hartu zuten; oraingoan, baina, afiliatuen % 7,6k eman dute izena prozesu honetan parte hartzeko.
Parte-hartzearen behin-behineko datuen berri izan baino lehen, Jose Ramon Garcia-Hernandezek idatzi bat aurkeztu du Kongresuko Batzorde Antolatzailearen aurrean, kuota ordaindu duten militante guztiek, ez bakarrik izena eman dutenek, botoa eman ahal izatea eskatuz.
Hautagaiaren hitzetan, PP “barregarri geratzeko zorian” dago, botoa emateko eskubidea militante kopuru txiki horri bakarrik aitortuta. “Sufragio aktiboa mugatu” izana leporatu dio batzorde horri.
Bestalde, prozesuetan parte hartu ahal izateko, PPren estatutuen arabera, afiliatuek izena eman behar dutela gogorarazi du PPko zuzendaritzak, eta kritikatu egin ditu indarrean dauden arauak zalantzan jarri nahi dituzten hautagaiak.
Fernando Martinez-Maillo PPko koordinatzaile nagusiak adierazi du ez duela Garcia-Hernandezen eskaera ulertzen . Parte-hartze eskasa justifikatzeko, Maillok esan du militanteak ez daudela ohituta beraientzat “ezezaguna” den sistema horretara.
Zure interesekoa izan daiteke
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
Bilboko aireportuan ere kontrol aleatorioak ezarri dituzte Italiatik datozen bidaiarientzat
Kontrolak goizean egin dituzte Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan gauerdian hasi dira ausazko kontrolak egiten.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.