Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
kartzela politika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Presoen sakabanaketa amaitzea eskatu dute Hego Euskal Herriko sindikatu guztiek

Foro Sozialaren ekimenez, Nafarroako Parlamentuak eta Eusko Legebiltzarrak hilabete honetan presoen inguruan adostutakoarekin bat egin dute sindikatuek, kartzela politika aldatzeko eskatuz.
Presoen eskubideen alde, urtarrilean, Bilbon egin zen manifestazioa. Argazkia: EiTB.
Presoen eskubideen alde, urtarrilean, Bilbon egin zen manifestazioa. Argazkia: EiTB.

ELA, LAB, CC.OO., UGT, Steilas, ESK, EHNE, HIRU, Etxalde eta CGT sindikatuek  agiri bat kaleratu dute, espetxe politika aldatzeko eskatuz.

Foro Sozialak bultzatuta, Eusko Legebiltzarrak eta Nafarroako Parlamentuak, hilabete honetan, presoen inguruan izenpetutako akordiekin bat egin dute sindikatuok, eta, EAEn ordezkaritza duten zentralek, hiru puntuko agiri bat ere kaleratu dute gaur.

Hasteko, "sindikatuek bere desadostasuna adierazten dute pertsona presoen urrunketa kartzela politikarekin eta isolamenduaren salbuespenezko neurriekin".  Bide horretan, "beharrezkotzat jotzen dute kartzela politika berri bat",  presoak etxetik gertu egon daitezen, eta, azkenik, "bizikidetza politiketan aurrera" egin behar dela esan dute, "horretarako, egoki deritzon indibidualizazio, gizatasun eta eragindako kaltearen aitortza bezalako printzipioak aplikatuz".

Euskal Autonomia Erkidegoan ELA, LAB, CC.OO., UGT, Steilas, ESK, EHNE, HIRU eta Etxalde sindikatuak batu dira  Gasteizko Ganberak ekainaren 13an onartutako moziora. Nafarroan, berriz, ELA, LAB, CC.OO. eta UGT izan dira Foru Parlamentuak ekainaren 29an adostutakoa babestu dutenak.  Agiri ezberdinen bidez agertu dute atxikimendua.

Foro Sozial Iraunkorrak "oso positiboki" baloratu du "sindikatu guztiek hartu duten jarrera". Horrelako ekimenek, Foro Sozialaren arabera, "espetxe politika aro berrira egokitzearen alde dagoen gehiengo politiko sozial eta sindikala indartzen dute".

Gehiengo hori Euskal Herritik kanpora ere zabaltzen ari dela esan du bakearen aldeko taldeak.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X