EAEko herritarren % 81 gustura daude Gernikako Estatutuarekin
Maila ezberdinetan bada ere, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) herritarren gehiengo zabal bat ( % 81) gustura dago Gernikako Estatutuarekin, Euskobarometroaren azken inkestaren datuen arabera. Itaundutakoen % 13, aldiz, batere pozik ez daudela nabarmendu dute.
Udaberrian, maiatzaren 9tik 26ra, egindako 600 galdeketak oinarri hartuta osatu du EHUko Zientzia Politikako Sailak bere azken inkesta, eta gaur prentsaurrekoan azaldu ditu emaitzak Francisco Jose Llera irakasleak.
Estatutu berriaren eztabaidaren erdian, 1979ko Estatutuarekin duten gogobetetasun mailari buruz galdetu diete herritarrei. % 42 Estatutuarekin "nahiko pozik" daude, eta % 39, berriz, "erabat gustura". Itaundutakoen % 13, aldiz, batere pozik ez daudela nabarmendu dute.
Egun indarrean dagoen autogobernu mailarekin nahikoa dute galdekatutakoen % 20k, eta beste % 36k eskuduntza guztiak Jaurlaritzaren esku egotea nahi dute. Horien aurrean, autogobernua handitzearen alde egiten dute herritarren % 28k. Aldiz, oso gutxi dira (% 9) hausturaren eta prozesu subiranistaren alde garbiki dauden herritarrak.
Gernikako Estatutuari buruzko erreferenduma gaur egingo balitz, herritarrek erdiak (% 51) 'bai' bozkatuko luke, 1979an lortutako emaitza (% 53) berdinduta. Ezezko botoa % 8koa litzateke.
Halaber, independentziari buruzko erreferendum bat egingo balitz, ezetzak irabaziko luke (botoen % 37, duela dela sei hilabete baino babes apalagoarekin), eta baietzaren aldeko hautuak % 32ra igoko litzateke (duela sei hilabete baino bi puntu gehiago). Herritarren % 20k zuri bozkatuko luke; % 11k ez du iritzirik eman nahi izan.
Kataluniako auziaz galdetuta, gehiengo batek ( % 58) ez du Konstituzioaren 155. artikulua ezartzea babesten; horren alde daude galdetutakoen % 24.
ETAren amaiera
ETAren desegitearen ostean (maiatzaren hasieran egin zuten galdeketa), gehiengo zabal batek (% 81) uste du erakunde armatua "oso edo nahikoa negatiboa" izan dela Euskadirentzat. Iritzi orokor eta partekatua da, abertzaleen ( % 78) eta ez-abertzaleen (%84) eta hautesleria guztien artean (% 58, EH Bilduren boto-emaileen artean, eta % 100, PPkoen artean).
Francisco Lleraren esanetan, "ETA jardunean zegoenean, gutxiengo ziren erakunde armatua babesten zuten EH Bilduko boto-emaileak".
Bestalde, euskal gizartearen baitan "zatiketa kronikoa" atzeman du Euskobarometroak azken galdeketa honetan ere: abertzaleak (galdetutakoen % 45) eta ez-abertzaleak (% 51). Abertzaleak Gipuzkoan bakarrik dira nagusi.
Espetxe politika
Presoen auziaz ere galdetu diete herritarrei. Birgizarteratzeko neurriak sustatzearen aldekoak % 46 dira, betiere presoek "damua agertu eta armak uzteko konpromisoa" hartzen badute.
Horien aurrean, lautik ia batek (% 23) uste du neurri horiek soilik erabil daitezkeela hilketa deliturik ez dituzten presoekin, eta ia beste horrenbeste (% 21) ez dago prest barkatzeko, eta uste baitute denek zigorra osorik bete behar dutela.
Halaber, 10etik ia bederatziren (% 88) iritzian, "bi bandoen biktimekin justizia egin behar da"; herritarren % 3 ez daude horrekin ados.
Azkenik, galdetutakoen % 76k uste dute ETAk "indarkeria historiaren akatsa onartu eta iraganaz damutu behar" duela; % 10 horren kontra daude.
Zure interesekoa izan daiteke
Aurrekontuak onartu ezean, hauteskundeak deitzea eskatu dio EAJk Sanchezi
Jeltzaleek gehiengo parlamentarioa galdu izana leporatu diote Gobernuari, eta Sanchezek esan du alderdiekin negoziatuko duela kontuak aurrera ateratzeko.
Bizimodu duina bermatzeko politikei buruzko eztabaida monografikoa Legebiltzarrean
EH Bilduko Pello Otxandianok zerga eta etxebizitza erreforma proposatu du, Hernandezek (Sumar) gehien dutenek gehiago ordaintzea eskatu du eta Martinezek (Vox) "etxekoentzako" baliabideak lehenestea.
Gizon bat atxilotu dute Enrique Maya Iruñeko alkate ohiari egindako erasoarekin lotura duelakoan
Joan den ekainaren 9an, Iruñeko alkate ohia iraindu eta kolpatu zuten Estafeta kalean, baina ez zen zauritu. Mayak gertakaria salatu egin zuen, eta ustezko egilea atxilotu dute orain, segurtasun-kamerak aztertu ondotik.
Zapaterok deliturik egin izana ukatu du epailearen aurrean: "Egia nagusituko da, eta zalantzan daudenei konfiantza itzuliko diet"
Espainiako Gobernuko presidente ohia eraikinaren atari nagusitik sartu da, eta hiru orduz deklaratu du. Ondoren zabaldu duen oharrean, bere errugabetasuna berretsi du: "Mingarriena da jakitea jende asko etsita senti daitekeela, nitaz esaten direnak sinesten baditu".
Albiste izango dira: Zapateroren deklarazioa Auzitegi Nazionalean, lehendakariari elkarrizketa eta Azkena Rock jaialdiaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Pradales: “Neurri nagusia etxebizitza gizarte funtsa da, eta 2027ko aurrekontura begira neurri berriak sartuko ditugu”
Imanol Pradales lehendakariak azpimarratu du etxebizitzaren arazoa ezin dela "egun batetik bestera" konpondu, eta uste du legealdiaren bigarren erdian ereindakoaren lehendabiziko fruituak jasoko direla.
Lehendakaria: "Sanchezek orain arte eman ez dituen azalpenak eman beharko ditu, gardentasunez"
Euskal Telebistan elkarrizketa egin du Imanol Pradales lehendariak, agintaldiaren erdira iritsi denean. Espainiako gobernuburuak "zentzua eman" behar dio legealdiaren azken txanpari, adibidez, transferentzien negoziazioan. Horri dagokionez, aurreratu du Transferentzien Batzorde Mistoa datorren astelehenean, ekainaren 22an, bilduko dela.
Lehendakaria: "Aukera eman behar zaie Enplegu Legearen inguruan zabalik dauden negoziazioei"
Imanol Pradales lehendakariak "itxasopentsu" ikusten du enplegu publikoan euskara eskakizunak arautuko dituen legea adosteko EAJren eta EH Bilduren arteko negoziazioa. Ekainaren 25ean egingo da gaiaren inguruko bozketa Eusko Legebiltzarrean.
Kongresuko Mahaiak ez ditu onartu hauteskundeak aurreratzea eskatzen zuten Juntsen eta PPren zuzenketak
Bilera telematiko batean, Mahaiaren gehiengoa (PSOE eta Sumar) osatzen duten alderdiek argudiatu dute eskumen hori Gobernuko buruarena dela esklusiboki, eta ez botere legegilearena.
Zapaterok bitxiengatik ere deklaratuko du asteazken honetan, Calama epaileak atzeratzea ukatu ostean
Espainiako gobernuburu ohiaren defentsak atzerapena eskatu zion Calama epaileari, gutxienez 1,3 milioi euroko balioa duten bitxien jatorriari buruzko dokumentazioa biltzeko denbora gehiago edukitzeko. Ferrazko bere bulegoan aurkitutako bitxiengatik kontrabando eta zerga delituak leporatu dizkio.