Pradalesek elikagaien eta energiaren BEZa jaistea eskatu dio Sanchezi, eta oposizioak erantzun falta kritikatu du
Eusko Legebiltzarrak bizimodu duina bermatzeko osoko bilkura monografikoa egin du gaur, EH Bilduk bultzatuta. Otxandianok ohartarazi du ongizaterako arrisku nagusia ez dela balizko "inbasio militar bat", etxebizitzen garestitzea eta soldata txikiak baizik, eta sektorea "desmerkantilizatzea" eskatu du.
Imanol Pradales lehendakaria, Eusko Legebiltzarreko osoko bilkura monografikoan. Argazkia: EFE
Bizimodu duina bermatzeko politikei buruzko eztabaida monografikoa eraman du Legebiltzarrera EH Bilduk asteazken honetan, etxebizitzaren krisia eta bizimoduaren garestitzea ardatz hartuta. Hitzordua iritsi da etxebizitza eskuratzea euskal herritarren kezka nagusi gisa finkatu den unean, azken Soziometroaren arabera.
Testuinguru horretan, Imanol Pradales lehendakariak hitza hartu du, eta jakinarazi du Espainiako Gobernuko presidenteari premiazko 36 proposameneko agiri bat helarazi diola aste honetan bertan. Adierazi duenez, dokumentu horren xedea da Irango gerrak eragindako krisi ekonomikoaren ondorioei aurre egitea, familien poltsikoak, eta, oro har, ekonomia bebesteko asmoz.
Neurrien artean, Pradalesek haragiaren eta arrainaren gaineko BEZa % 10etik % 4ra jaistea proposatu du, baita elektrizitatearen zein gas naturalaren zerga-jaitsiera berreskuratzea ere. Horrez gain, Jaurlaritzaren planak jasotzen du ibilgailu guztietarako erregai litroko 30 zentimo artean aurreztea eta berogailu-bonu bat sortzea jubilatuentzat zein kolektibo zaurgarrienentzat.
Lehendakariak irmoki defendatu du ezegonkortasun globalaren aurrean Euskadi dela "babeslekurik onena gaurko eta biharko mundurako", eta nahiz eta onartu duen herritarren artean kezka eta "galera sentsazio" egon, badagoen (etxebizitza eskuratzeko arazoak edota bizi-kostua, kasu), ohartarazi du ez dagoela "formula magikorik" eta erronkei demagogiatik zein populismoetatik urrun, hurbiltasunetik, enpatiatik eta zorroztasunetik erantzun behar zaiela.
Exekutiboaren proposamen-sorta goizeko eztabaitadaren ondotik iritsi da; izan ere, goizean goizetik alderdiek eztabaida bizian jardun dute.
EH Bilduk fiskalitate "justua" eta etxebizitza "desmerkantilizatzea" eskatu du
Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak ireki du saioa, eta galdera honekin ekin dio bere mintzaldiari: "Nola bermatuko dugu euskal herritarren bizi-segurtasuna ziurgabetasun geopolitiko, ekonomiko, teknologiko eta klimatikoaren garaian? Hala, hainbat proposamen egin ditu, tartean administrazioa modernizatzea, fiskalitate progresiboa ezartzea eta etxebizitza politikak "birpentsatzea", herritarren bizimodu duina bermatzeko.
Ohartarazi duenez, ongizaterako arrisku nagusia "ez da balizko inbasio militar bat", erronka globalen (klima-aldaketa, esaterako) eta soldata baxuen zein etxebizitzaren kostuaren ondorioz bizi-baldintzak okertzen ari direla baizik. Horren aurrean Otxandianok norabide estrategikoa aldatzea eskatu du, higiezinen sektorea "desmerkantilizatzera" eta fiskalitate "justu eta progresibo" bat diseinatzera bideratua.
"Babes kolektibo handiagoa nahi badugu, baliabide kolektiboak behar ditugu; gaitasun ekonomiko handiena dutenek neurri handiagoan lagundu behar dute", defendatu du Otxandianok.
Alderdien kritikak
Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusiak kezkaz hartu ditu EAJ haren gobernu-kideak ongizate-estatua "berrikusteko" agertutako "tentazioak" eta 2027ko aurrekontuetan "zuhurtzia" eskatzeko egindako adierazpenak. "Kontuz. Kontu handia honekin", ohartarazi dio Anduezak jeltzaleari, eta argi utzi du sozialistek ez dutela "pauso bakar bat ere atzera egingo" babes sozialeko sisteman.
Era berean, Anduezak gogor kritikatu du EH Bilduren eredua, "pobrezia politiko kezkagarria" aurpegiratu dio, eta azken lau hamarkadetan sozialistek "bizi-segurtasun horren zutabeak" eraikitzen zituzten bitartean non zegoen galdetu dio.
Javier de Andres Euskadiko PPren presidenteak EAJri, PSE-EEri eta EH Bilduri egotzi die Euskadiren "gainbehera", haren ustez alderdi horiek guztiek sustatzen duten "ezkerreko ereduaren ondorioz". De Andresen arabera, maila guztietan ezarri duten "araudi zentzugabe eta gehiegizkoak", besteak beste, etxebizitzaren merkatua "erabat suntsitu" du.
Jon Hernandez Sumarren legebiltzarkideak "sakoneko" erreforma fiskal "birbanatzailea" defendatu du —alegia, gehien dutenek gehiago ordain dezatela—, kapitalaren eta lanaren errenten zerga-bilketa parekatzeko eta ezohiko irabaziak kargatzeko.
Bestalde, Amaia Martinez Voxen legebiltzarkideak defendatu du Euskadiko bizi-segurtasunaren eta baliabide publikoen lehentasuna "etxekoentzat" bermatu behar dela. Martinezen ustez, EAJk eta EH Bilduk Pedro Sanchez Gobernuko presidentearekin duten "konplizitateak" euskal herritarren bizimodu duinerako eta poltsikorako "galera" dakar, gero eta txiroagoak baitira.
Joseba Diez Antxustegi EAJren bozeramaileak "galdera asko" egitea eta "erantzun gutxi" ematea leporatu dio Otxandianori, eta etxebizitza arloan EH Bilduren barruan dauden "aldeak" zein delinkuentziari buruzko "aipamenik ez egitea" kritikatu ditu.
Dena ondo ez dagoela onartu arren, jeltzaleak defendatu du Euskadiko osasungintzak, hezkuntzak eta babes sozialak kalitate maila altua dutela.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko gune bat ireki dute
Oraingoz, 67 dira hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.
Espainiako Gobernuak hesi bat jarri du Ceutan, mugako morruan
Auzitegi Gorenak ebatzi zuen "mugako elementuak" gainditzen dituztenak bakarrik itzul daitezkeela heldu eta berehala. Hesia jarrita baldintza hori bete nahi dute.
Milaka migratzaile Marokora itzuli dira jada, Ceutara masiboki iritsi ondoren
Armadak bere tankeak jarri ditu kai-muturretik hirirako sarbidean, sakabanatzea eragozteko. Hildako etorkinak 57 dira jada. Pedro Sanchezek Espainiaren lurralde-osotasuna urratu dutela salatu du Ceutatik.
Italiak Schengen akordioa eten du Espainiarekin, eta kontrolak ezarri ditu portu eta aireportuetan
Gutxienez hilabetez, kontrolak ezarriko dizkie Espainiatik doazen eta europar jatorria ez duten bidaiariei; Europar Batasuneko gainerako herrialdeetatik doazenek, berriz, ez dituzte kontrol horiek gainditu beharko.
Puyko jaitsiera bertan behera utzi dute Lizarran, hirugarrenez
Uztailaren 29an egindako osoko bilkuran, oposizioko taldeek bat egin zuten bozketan, eta UPNri erabakia zuzentzeko eskatu zioten mozio bat aurkeztuta. Iaz bezala, Marta Ruiz de Alda alkateak kotxez egin du jaitsiera, txosnak beste toki batean jartzea aldarrikatzen ari ziren herritarrak zeuden kaletik ez jaisteko.
Milaka migratzaile Marokora itzultzen hasi dira
50.000 migratzaile baino gehiago Ceutan sartu ostean, hiri autonomoa gainezka dago, eta askok Marokora itzultzeari ekin diote.