Estatutu berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Estatutu berrian 'eskubide sozialen blindajea' lehenesten du Ahal Duguk

Yahcov Ruiz Antolakuntza idazkaria, gainera, "tristeki harrituta" dago Ahal Dugu Estatutu berriaren testua garatzeko emakume bat proposatu duen alderdi bakarra delako.
Yahcov Ruiz, Ahal Duguren Antolakuntza idazkaria / EITB.
Yahcov Ruiz, Ahal Duguren Antolakuntza idazkaria / EITB.

Estatutu berriaren eztabaidetan "eskubide sozialen blindajea" edo "berdintasun politikak" lehenetsiko ditu Ahal Duguk, "pertsonen bizitzak hobetzera" begira, Yahcov Ruiz Antolakuntza idazkariak esan duenez.

Ahal Duguk EAEko 21. egoitza inauguratu du, Galdakaon (Bizkaia). Besteren artean, Lander Martinez idazkari nagusia egon da.

Autogobernuaren batzorde txostengileari eta Estatutu berriari buruz galdetuta, Ruizek defendatu du Ahal Duguk "gizartean eta berdintasunerako borrokan oinarritutako" proiektua duela, eta onartu du lurraldetasunaren gaineko eztabaida garrantzitsua iruditzen zaien arren, benetako berdintasun politika aktiboak bermatzeari eta eskubide sozialak blindatzeari ematen diotela garrantzia, "pertsonen bizitzak hobetze aldera”.

Gainera, Ruizek "tristeki harrituta" dagoela esan du, Ahal Dugu alderdi bakarra izan delako emakume bat proposatzen Estatutu berriaren testua garatzeko.

Ildo horretatik, gogorarazi du Ahal Duguk idatzi bat erregistratu duela gainontzeko taldeei eskatuz hurrengo Estatutuaren artikuluak garatzeko lanerako emakumeak proposatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X