PRESOAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hodei Ijurko aske gelditu da 10 urte preso egon eta gero

Etxeratek jakinarazi duenez, Iturramako presoa ostegun goizean atera da A Lamako espetxetik.
Argazkia: Etxerat
Argazkia: Etxerat

Hodei Ijurko preso iruindarra aske utzi dute ostegun honetan, 10 urte eta erdi espetxean igaro ostean.

Etxerat presoen senideen elkarteak jakinarazi duenez, gaur goizean atera da A Lamako (Galizia) espetxetik.

Kale borrokagatik egon da preso eta zigor osoa beteta atera da.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Sarek urtarrilerako deitutako manifestazioaren aurkezpena, Bilbon
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sarek datorren larunbatean Bilboko kaleak betetzeko deia egin du, salbuespenezko politiken amaiera eskatzeko

Datorren larunbatean, hilak 10, ETAko presoen "eskubideen urraketen amaiera eskatzeko" urtero egiten duen mobilizazioan parte hartzeko dei egin dio Sare herritar sareak euskal jendarteari. Manifestazioa "jai giroan" egingo dela eta Alde Zaharrean jarduerak izango direla iragarri dute. Hainbat pertsona ezagunek eramango dute pankarta, Francis Diez abeslaria izango da tartean, eta, besteak beste, Pantxoa eta Peio arituko dira amaierako ekitaldian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X