Delgado ministroa: "Ez nintzen Marlaskaz ari 'marikoi' hitza erabili nuenean"
Dolores Delgado Espainiako Justizia ministroak astearte honetan adierazi duenez, Fernando Grande-Marlaska Barne ministroaren laguna da 2004tik, eta bost urte geroago egin zioten grabazioetan "marikoi" hitza erabili zuenean ez zen epaileaz ari.
Grabazio polemikoak atera ditu moncloa.com agerkariak. Bazkari batean, Jose Manuel Villarejo polizia-komisario ohiarekin hitz egiten entzun daiteke Delgado audioan. Justizia ministroak "marikoi" hitza erabiltzen du, eta Marlaska aipatzen du jarraian. Delgadok esan du grabazioak muntatuta daudela.
Hitz homofobo hori erabili zuenean ez zela Barne ministroari buruz ari zehaztu du gaur. Siglo XXI klubean gosari informatibo batean izan da goizean Delgado, eta bertan eman ditu azalpenak. Atzo prentsa-oharra atera zuen auziaz.
Delgadoren hitzetan, Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuaren eta Exekutiboaren gainerako kideen babesa du.
"Eraso higuingarri baten biktima naiz. Ez dute elkarrizketaren audio osoa argitaratu, bata bestearen ondoan jarritako zatitxoak baino ez dira. Audioak ebaki, itsatsi, jarri eta kendu egin dituzte", salatu du.
Grande-Marlaska aspaldiko laguna duela eta pertsonalki zein profesionalki errespetatzen duela nabarmendu du. "Ezagutzen nauenak, Marlaskak berak tartean, badaki ez naizela berari buruz ari", erantsi du.
Villarejo komisario ohiarekin zuen harremanaz galdetuta, ez duela bertsioa aldatu azpimarratu du. Delgadoren hitzetan, hiru aldiz egon zen polizia ohiarekin.
Grabazio polemikoak
Villarejorekin izandako elkarrizketaren zati batean entzun daitekeenez, Delgadok "marikoi" hitza erabili zuen, eta Marlaska aipatu zuen jarraian.
Grabazioaren beste une batean, gizonez osatutako epaimahaiak nahiago dituela azaltzen du ministroak. Horren arabera, hobeto identifikatzen ditu gizonezkoen asmoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.