AURREKONTUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako Aurrekontuak hurrengo astean aurkeztuko dituela aurreratu du Sanchezek

2019ko aurrekontuen plana Europako Batzordearen aurrean urriaren 15a baino lehen aurkeztuko zuela hitzeman zion Sanchezek Pierre Moscovici EBko Ekonomia komisarioari.
Pdero Sánchez. Argazkia: EFE.
Pdero Sánchez. Argazkia: EFE.

Pedro Sanchezek datorren astean aurkeztuko ditu 2019ko Espainiako Aurrekontuak. 2019ko aurrekontuen plana Europako Batzordearen aurrean urriaren 15a baino lehen aurkeztuko zuela hitzeman zion Espainiako presidenteak Pierre Moscovici EBko Ekonomia komisarioari.

Bestalde, aurreratu duenez, aitatasun eta amatasun baimenak berdintzearen aldeko apustu "garbia" egingo du, baita 0-3 urteko haurren hezkuntzaren unibertsaltasunaren aldekoa ere.

Halaber, emakumeen higiene pertsonaleko produktuen BEZa % 10etik % 4ra murriztuko dutela aurreratu zuen Maria Jesus Monterok ostegunean Senatuan. Horren arabera, Espainiako Gobernuaren asmoa da Aurrekontuak "sozialagoak, berdintsuagoak eta banagarriagoak" izatea, eta 125.000 euro aurreikusi dira horretarako. Kopuru hori nahikoa izango da, ministroaren hitzetan, "etxe askotara" iritsi ez den ekonomiaren susperraldia garatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Sarek urtarrilerako deitutako manifestazioaren aurkezpena, Bilbon
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sarek datorren larunbatean Bilboko kaleak betetzeko deia egin du, salbuespenezko politiken amaiera eskatzeko

Datorren larunbatean, hilak 10, ETAko presoen "eskubideen urraketen amaiera eskatzeko" urtero egiten duen mobilizazioan parte hartzeko dei egin dio Sare herritar sareak euskal jendarteari. Manifestazioa "jai giroan" egingo dela eta Alde Zaharrean jarduerak izango direla iragarri dute. Hainbat pertsona ezagunek eramango dute pankarta, Francis Diez abeslaria izango da tartean, eta, besteak beste, Pantxoa eta Peio arituko dira amaierako ekitaldian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X