Ia 200 pertsona ospetsu, federalismo asimetrikoaren alde
Espainian sistema federal asimetriko bat sortzeko, Konstituzioa erreformatzea eskatzeko manifestu bat sinatu dute ia 200 pertsona ospetsuk. Besteak beste, Alberto Lopez Basaguren Zuzenbide Konstituzional katedradunak bultzatu du. Basaguren Estatutua erreformatzeko “aditu” bezala izendatu zuen PSE-EEk.
Gaur Bilbon iragarri dutenez, Adela Asua Auzitegi Konstituzionaleko presidenteorde ohiak, Eneko Landaburu EBko goi-kargudunak, Bernardo Atxaga eta Ramon Saizarbitoria idazleek eta ezkerreko alderdi zein sindikatuetako buruzagi ohiek, besteak beste, Andoni Perez de Ayala (EB-IU), Javier Markiegi (Euskadiko Ezkerra), Javier Olaverri (EE), Carlos Trevilla (UGT), Josu Onaindi (CCOO) eta Santiago Bengoak (CCOO) sinatu dute dokumentua.
Joseba Arregi EAJko kide ohiak eta Asun Merinero Podemosen Bizkaiko batzarkideak ere ekimena babestu dute. Era berean, Manuel Montero, Pedro Luis Arias, Felipe Juaristi, Francisco Llera, Javier Corcuera, Santos Zunzunegui, Antonio Rivera eta Jose Luis de la Granja unibertsitateko ordezkariek bat egin dute.
Manifestuaren arabera, lurralde autogobernu “zabal eta sakon” bat beharrezkoa da, “elkarrenganako leialtasunean oinarrituta”. Erkidegoen Espainia sistema federalekin parekagarria dela uste du dokumentuak, baina erreforma bat behar du 1978az geroztik denbora pasa delako eta Konstituzioak “osagai bitxiak” dituelako, esaterako, eskumen banaketa zalantzagarria eta “oinarrizko” eskuduntzak Estatuarentzat gordetzea.
Konstituzioaren erreforma horretan “berezitasunak aitortzea saihestezina da: asimetriak”, dio testuak. Sistema federal bat ez da “berdintasun” sinonimoa, baina berezitasunek “oinarri sendoa” izan behar dute, “multzoaren koherentziari eta ekitateari” eragin barik.
Konstituzioaren erreforma Estatutua aldatu baino lehen egin beharko litzatekeela uste dute sinatzaileek, Estatutuaren aldaketa baten bidez erreforma federalista bat egin nahi izateak “ibilbide laburra” izango duelako, eta “euskal gizartean frustrazioa” sortuko luke.
“Egitura federala euskal gizartea biltzeko esparrurik egokiena da, gure aberria bata ala bestea izan”, azaldu dute manifestuan. Inkesta guztietan babesik handiena duen proposamena dela erantsi dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Biktimen ondorengoek eta Otxandioko Udalak sarraskiaren aitortza eskatu dute
Duela 90 urte, frankisten altxamendua izan eta lau egunera, Otxandio bonbardatu zuten. Gaur, eraso faxista hark hildako 61 pertsonak gogoratu dituzte herrian, horietako asko haurrak. Biztanleria zibilaren aurkako lehen aire-erasoa izan zen gerra hartan.
Pradalesek Agirre lehendakariaren "arrastoari eta balioei jarraitzeko" deia egin du
Imanol Pradales lehendakariak Jose Antonio Agirre lehendakariaren "bideari jarraitzeko" deia egin du. Haren baloreak eta haren lantaldeak erakutsitako umiltasuna eta egiteko modua eredugarri jo ditu Pradalesek.
Duela 30 urte hil zuen ETAk Isidro Usabiaga, Ordizian
Usabiaga garabi enpresaren jabea oso ezaguna eta estimatua zen herrian. Enpresariak "iraultza zerga" ordaindu zuen, baina ETAk Poliziari laguntzea leporatu zion. Milaka bizilagun irten ziren kalera atentatua gaitzesteko eta Usabiagaren senideei elkartasuna adierazteko.
Pertur omendu dute Irunen, haren desagertzearen 50. urteurrenean
"Pertur. Egia nahi" lemapean, ETA politiko-militarreko buruzagi izandakoaren senideek gogorarazi dute kasua ez dela preskribatu, eta ikertzen jarraitzeko eskatu dute.
Plus Ultra konpainiaren presidenteak eta kontseilari delegatuak dimisioa eman dute
Aste honetan onartu dute Auzitegi Nazionalean 530.000 euro ordaindu zituztela Zapateroren eta Zapateroren kidearen bitartekaritzaren truke; horren ostean hartu dute dimisioa aurkezteko erabakia.
Euskara gatazkatik urruntzeko eskatu du Pradalesek: "Hizkuntzak denok behar gaitu"
Imanol Pradales lehendakariak adierazi du euskararen aurrerapausoak ez direla "inposaketatik" etorriko, eta datozen hamarkadetan euskara biziberritzeko bide berri bat irekiko duen "Jauzia gara" ekimena aipatu du.
Auzitegi Gorenak amnistia aplikatu die 'proces' auziarekin lotutako delituengatik zigortutako zortzi pertsonari
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak Amnistia Legea EBko zuzenbidearekin bat datorrela eta "adiskidetzea errazten" duela ebatzi eta astebetera hartu du erabakia Espainiako Auzitegiko Gorenak.
Osakidetzak udan lehen arretan murrizketak egiten jarraitzen duela salatu du EH Bilduk
Rebeka Ubera EH Bilduko legebiltzarkideak Barakaldoko Urbango osasun zentroaren atarian egin duen agerraldian azaldu duenez, 2023ko udan EAEko 255 osasun zentro normaltasunez aritu ziren, Osasun Sailaren datuen arabera. Aurten, aldiz, 211 dira: 54 gutxiago.
Maria Chivite: "Inork zerbait egin badu, ordain dezala, baina ez naiz ni izango"
Maria Chivite Nafarroako lehendakaria Guardia Zibilak Santos Cerdani buruz egindako azken txostenaren inguruan aritu da Parlamentuan, UPNk eskatuta, eta hau esan du: "Zenbat eta gehiago ikertu, zenbat eta gehiago aurreratu auzitegietan, are argiago dago ez dagoela ezertxo ere nire aurka". "Gobernu honek txosten horrekin lotuta izan duen esku-hartze bakarra izan da Justiziarekin lankidetzan aritzea, informazioa emateko eta ikerketan laguntzeko. Gainerako guztia nire aurkako sorgin-ehiza estrategia baten parte da, ez Gorenak ez UCOk beren ikerketa eta erabakiekin berresten ez dutena, ez baitago ezer", azpimarratu du.
Absolbitu egin dituzte Berangoko ongietorriagatik auzipetutako hamasei herritarrak
Epaiketa joan den ekainean izan zen, Madrilen, 2022ko martxoan Ibai Aginaga ETAko preso ohiari ongietorri ekitaldi bat egiteagatik terrorismoaren gorazarre delitua egotzita.