Datuak Babesteko Legea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sarean dauden iritzi politikoak arakatu ahalko dituzte alderdiek, gaurtik aurrera

Artikulu berriak zehazten duenez, alderdi politikoek webguneetatik edota sarbide publikoa duten beste iturri batzuetatik jaso ahalko dituzte datu pertsonalak, politikan erabiltzeko.
Internet bidez iritzi politikoak jaso ahalko dituzte alderdi politikoek
ETBren bideo batetik ateratako irudia

Gaurtik, abenduaren 7tik, aurrera, indarrean egongo den Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoari esker, alderdi politikoek Interneteko erabiltzaileen datu pertsonalak bildu ahalko dituzte, hauteskunde jardueretan erabiltzeko. Hau da, erabiltzaileek emandako iritzi politikoak arakatzeko baimena izango dute, betiere, helburu politikoetarako bada. Horixe da, hain zuzen, Estatuko Aldizkari Ofizialak ostegun honetan egindako argitalpenak jasotzen duena.

Lege Organiko horren ’58 bis’ artikuluak babestu egiten du "hauteskunde jardueretarako alderdi politikoek iritzi pertsonaletan oinarritutako datu pertsonalak biltzea", baina horretarako "berme egokiak" eskaini behar dituzte.

Gainera, artikulu berri horrek zehazten du "alderdi politikoek, koalizioek eta hauteskunde-taldeek webguneetatik edota sarbide publikoa duten beste iturri batzuetatik jaso ahalko dituztela datu pertsonalak hauteskunde-kanpainan".

Arau horrek polemika eragin zuen zenbait politikariren eta gizarte erakunderen artean, sare sozialetan argitaratutako iritzietan oinarrituta, alderdiek herritarren profil politikoak sortzeko aukera izango dutela iritzita. Izan ere, Podemosek iragarri zuen Auzitegi Konstituzionalera joko zuela, arau horrekin bat ez zetorrelako.

Nolanahi dela, Mar España Datuak Babesteko Espainiako Agentziako presidenteak ohartarazi du "gertutik eta zorrotz" zainduko dutela alderdi politikoek datu pertsonalei ematen dieten erabilera. Halaber, berretsi du "ilegala" dela Interneten herritarrek emandako iritzietan oinarrituta profil ideologikoak sortzea, baita hauteskunde-propaganda erabiltzaileari zuzenean bidaltzea ere.

Datuak Babesteko Legeak espainiarren eskubide digitalak arautzen ditu; testamentu digitala, ahaztua izateko eskubidea, Interneten zuzenketak egiteko aukera edota adin txikikoen babesa, besteak beste.

Zure interesekoa izan daiteke

aitor esteban onda ceron
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trumpekin izandako bileran Imazek egindako adierazpenetako batzuk soberan zeuden, Estebanen ustez

EBBko presidente Aitor Estebanek begi onez jo du Repsoleko kontseilari delegatu Josu Jon Imaz, Venezuelan egin daitezkeen balizko inbertsioen inguruan hitz egiteko, AEBko presidente Donald Trumpekin bildu izana. Hala ere, aitortu du ez datorrela bat Imazek esandako guztiarekin; adibidez, ez zitzaion ondo iruditu Trumpi eskerrak ematea, ez eta Mexikoko Golkoari "Amerikako Golko" deitzea ere.

BILBAO, 24/01/2026.- El secretario general del PSE-EE, Eneko Andueza (i), y la portavoz socialista y teniente de alcalde de Bilbao, Nora Abete (2i), han abierto este sábado en Bilbao la jornada de información sobre la Ley de Medidas Urgentes en materia de Vivienda, Suelo y Urbanismo que ha reunido, entre otros, a los responsables institucionales socialistas en esta materia (alcaldes y alcaldesas, concejales y concejalas) del territorio de Bizkaia. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EH Bilduk etxebizitza lege berria ez babesteko erabakia elektoralista dela esan du Anduezak

Euskadiko Alderdi Sozialistak (PSE-EE) EH Bilduren kontra egin du etxebizitzaren harira. Eneko Andueza buru, sozialistak Bilbon izan dira etxebizitza arloko premiazko neurrien legeari buruzko jardunaldietan. Koalizio subiranistak abenduan Eusko Legebiltzarrean onartu zen legea ez babesteko erabakia elektoralista dela adierazi du Anduezak. Lege horrek egoera larri bat bideratzen lagunduko duela esateaz gainera, demagogia egitea leporatu dio EH Bilduri PSE-EEren idazkari nagusiak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X