Elkarrekin Podemosek funtzionarioen soldata igoera eta DSBEarena ahalbidetuko ditu
2019ko aurrekontu proiektua erretiratu ostean, Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako hiru legeetatik bi aurrera atera ahal izango ditu Elkarrekin Podemosen abstentzioari esker. Datorren ostegunean egingo den bozketan, koalizio moreak funtzionarioen soldaten eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DSBE) igoerak ahalbidetuko ditu. Aitzitik, itunpeko ikastetxeetako irakasleen soldaten igoeraren kontra bozkatuko du.
Lander Martinez Elkarrekin Podemoseko bozeramaileak iragarri du albistea gaurko Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran. Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkideak Aurrekontu ezak izango lituzkeen ondorioez galdetu dio Iñigo Urkullu lehendakariari.
Bere bigarren hitz hartzean aurreratu du Lander Martinezek Elkarrekin Podemosek hiru legeetako biri emango dien abstentzioa. Aipaturiko lege horietan 2019ko EAEko aurrekontu proiektuan ageri ziren neurrietako batzuk jasotzen dira. Izan ere, Urkulluren Gobernuak aurrekontu proiektua erretiratzea erabaki zuen, kontuak onartzeko adina babes izango ez zuela ikusita.
Kontuak kontu, funtzionarioek % 2,25eko soldata igoera izango dute, eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) kobratzen dutenek ere diru gehiago poltsikoratuko dute aurrerantzean, % 3,5 gehiago. DSBE jasotzen duten pentsiodunen kasuan, igoera handiagoa izango da: % 4,5. Hala eta guztiz ere, Elkarrekin Podemosek baztertu egingo du itunpeko ikastetxeetako irakasleen soldata % 2,25 igotzea aurreikusten duen legea. Ikusteke dago kasu horretan EH Bilduk eta PPk zer jarrera hartuko duten. Bi talde horietakoren batek abstentzioa nahikoa litzateke aurrera ateratzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroako Gobernuak larrialdiko 2. maila ezarri du eklipsea dela eta
Foru Gobernuak Larrialdietarako Aholku Batzordea ere eratu du, eta 1.165 kidek osatutako segurtasun-dispositiboa jarriko du martxan.
Ertzaintzako sindikatuek agenteen aurkako erasoak gaitzetsi dituzte, bitarteko gehiago eskatuz
ErNE, Euspel eta Sipe sindikatuek salatu dutenez, polizia bati eraso egitea ezin da "normal" bihurtu. Hortaz, "babes instituzionala" eta lantaldea indartzea eskatu dute.
Bilboko aireportuak ausazko kontrolak egiten dizkie Italiatik datozen bidaiariei, gorabeherarik gabe
Neurria larunbat honetan aktibatu da, eta irailaren 7ra arte iraungo du, Italiako Gobernuak Espainiatik datozen bidaiarientzako Schengen eremua bertan behera uzteko dekretuari erantzuteko.
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.