U1eko operazioa beste Poliziekin batera egin zela esan dute Mossoen buruek
Kataluniako prozesu independentistaren aurkako epaiketaren hamahirugarren astea Auzitegi Gorenean Esquadra Mossoen lau agenteren eta Bartzelonako alkate ohi Xavier Triasen deklarazioekin hasi da.
Esquadra Mossoen buruek esan dutenez, erreferendum eguna baino lehen egun horretako polizia dispositiboa Espainiako Poliziarekin eta Guardia Zibilarekin "batera" egindakoa zela, eta Diego Lopez de los Cobos guardia zibilen koronelak "baliozkotua".
Hori esan dute Josep Guilliot Kataluniako Poliziaren buruen sindikatuko kontseilariak eta garraio unitatearen nagusiak eta Sergi Plak, erdialdeko eskualdean Mossoen istiluen aurkako taldeak zuzentzen zituen komisarioak.
Gullioten arabera, ez zen Joaquim Forn Barne kontseilariaren inolako esku-sartze politikorik egon, eta nabarmendu dun egon izan balitz, sindikatuak salatu izango lukeela.
Guillotek azpimarratu duenez, Kataluniako Poliziaren ustetan, Fornek poliziek erreferendum egunean izango zuten jarrerari buruz behin eta berriro egin zituen adierazpenak "arduragabeak eta arriskutsuak" izan ziren, "herritarrak nahasten zituztelako".
Kontseilari ohiaren abokatu Xavier Meleroren galderei erantzunez azaldu duenez, irailaren 4an bere sindikatuak adierazpen bat egin zuen hitz horiek errefusatuz, eta Fornek zentzu bereko adierazpenak egiten jarraitu zuen.
Lekukoaren arabera, argi geratu zen Mossoen jarrera U1aren aurrean, eta epaileek eta fiskalen aginduak beteko zituzten, polizia judizial gisa. Fornen adierazpenak "erretorika politikaren" barruan kokatu zituzten.
Plaren arabera, bere eskualdeko 285 hauteslekuetarako bikote bat ezartzeko agindua betetzeko beste 300 unitate eskatu behar izan zituen, 285 baino ezin zituelako mobilizatu. Uniformeak eskatu eta ibilgailuak eskatu behar izan zituen, eta agenteei bere ordenagailu eramangarriak eramateko eskatu behar izan zion.
"Horietako askok ez zuten ordena publikoko funtzioak egiteko gaitasunik eta formaziorik", onartu du Plak. Horregatik, hobe zen alde batean geratzea Poliziak edo Guardia Zibilak esku hartzean.
Elena Saenz Estatuko abokatuaren galderei erantzunez, Erreferendumaren Legea onartu ostean Forn kontseilari ohiarekin harremanetan jartzen saiatu zirenik ukatu du buruak. "Ez dugu inoiz agindu bat jaso, eta Josep Lluis Trapero maiorrak ez luke onartu izango, asko genuelako jokoan, gure ospea eta gure jarraipena", adierazi du.
Esan duenez, Traperok Espainiako Poliziarekin eta Guardia Zibilarekin batera jardungo zutela esan zien Traperok. Gainera, indarra "azken beltzean" eta "proportzionaltasunez" erabiltzea zen agindua, betiere norbaitek polizia edo beste bat erasotzean.
Sanchez: "Trapero zoratuta dago, burua galdu du, atera ezazu Brimo hemendik"
Mossoen Brimo izeneko istiluen aurkako unitatearen arduradunak esan duenez, Jordi Sanchez Kataluniako Asanblea Nazionaleko (ANC) presidente ohiak, 2017ko irailaren 28an, Ekonomia kontseilaritzaren aurreko elkarretaratzean, telefonoz deitu zion Generalitateko kideren bati edo Carles Puigdemont presidenteari, eta agenteak joateko eskatu zion. "Trapero zoratuta dago, burua galdu du, atera ezazu Brimo hemendik", esan zuen buruzagi ohiak telefono bidezko elkarrizketa horretan.

Jordi Sanchez, proces auziko epaiketan. Argazkia: EFE.
Bere adierazpenean, elkarretaratzean izandako indarkeriazko egoerak aipatu ditu, hala nola, poliziari zuzendutako irainak eta bere aurkako botila jaurtiketak.
Irailaren 20an, 21:00ak inguruan, Sanchezek, Omniumeko presidenteak eta Lluis Llach diputatu ohiak berarekin hitz egin nahi zutela esan zion bere inspektoreordeak. ANCko presidente ohiak hitz egin zion azkenean, "jarrera harro eta agintzailearekin, niretzat zaila". "Egiten ari zareten hau ez da adostu duguna, ospa hemendik", esan zion Sanchezek.
Istiluen aurkako unitatearen arduraduna zela eta bere eginkizunekin jarraituko zuela esan ostean, Sanchezek Generalitateko kide bati deitu zion telefonoz. Mossoaren arabera, behin Sanchezek esekita, "Erromako Aita Santuri ere deitu ahal ziola" esan zion mossoak, eta berak eman zioten aginduarekin jarraituko zuela.
Bigarrenez topatu zirenean, Sanchezen jarrera "bakegilea" zen.
Praka, erloju eta mototsik gabe
Fornen abokatuak eskatuta, Canyamarseko bizilagun batek ere delkaratu du. Esan duenez, hautesleku bateko ateko ilaran zegoela, Guardia Zibilaren jokabidearen eraginez, prakarik gabe geratu zen, eta erlojua eta mototsa galdu zituen.

Ireneo Alvarado, Canyamarseko bizilaguna. Argazkia. EFE.
Triasen arabera, irailaren 20ko elkarretaratzea "lasaia" izan zen
Bartzelonako alkate ohi Xavier Triasek esan duenez, 2017ko irailaren 20an Ekonomia kontseilaritzaren aurrean egin zuten elkarretaratzea "lasaia, aldarrikapen nazionalekoa, baina batez ere baketsua" izan zen.
Francesc Homs kontseilari ohiaren abokatuak eskatuta deklaratu du Triasek. Esan duenez, ez zegoen bertan ordezkaritza judiziala eragozteko.
Gehitu duenez, mota horretako manifestazioetan, "inork tontakeri bat egin ez dezan ardura handia dago". Zentzu horretan, esan du inoiz ezer gertatzen ez bada elkarte deitzaileen buruzagien jarreragatik dela, "inork tontakeri bat egin ez dezan" arduratzen direlako.
Alkate ohiak esan duenez, behin elkarretaratzean, identifikatu ez dituen pertsona batzuek arduratuta esan zioten Guardia Zibilaren ibilgailuen barruan armak zeudela.

Xavier Trias, Bartzelonako alkate ohia. Argazkia: EFE.
Zure interesekoa izan daiteke
Polizia gehiegikerien legea erreformatzeko eskatu du Egiari Zor elkarteak, biktima bakar bat ere "baztertuta" gera ez dadin
Epez kanpo izapidetzeagatik ezetsi zituzten 500 onarpen-eskaera helarazi dizkio fundazioak Eusko Jaurlaritzari.
Hitz gogorrak izan dituzte Feijook eta Patxi Lopezek Kongresuan
PPko buruak PSOEren bozeramailearen aita aipatu du oholtzan, eta hark erantzun dio alderdiaren sortzailea "torturatu eta erbesteratu zuen diktadurako gobernuaren" parte zela.
Begoña Gomezek pasaportea eman du epaitegian, epaileak eskatuta
Epaileak kautelazko neurri gisa kendu dio, bere aurkako ahozko epaiketa ireki baitu, lau delitu posiblerengatik, negozioetako ustelkeria barne.
EAJk eta EH Bilduk akordioa lortu dute enplegu publikoaren legearen erreforma aurrera ateratzeko
EH Bilduk abstentzioa emango du bihar, osteguna, Legebiltzarrean. Modu horretara, EAJk bultzatutako legearen aldaketa onartzea ahalbidetuko du. Horrez gainera, hiru urteko epean, legearen aplikazioari eta eraginkortasunari jarraipen bateratua egitea ere adostu dute bi taldeek.
Feijook hauteskundeak deitzeko eskatu dio beste behin Sanchezi: "Zu zara ustelen arteko lotura politikoa"
Euren agerraldietan, EH Bildu eta EAJ kritiko agertu dira Espainiako Gobernuarekin, eta legealdiari zentzua emateko eskatu diote Pedro Sanchez presidenteari.
Sanchezen esanetan, ustelak ezin dira zigorgabe geratu, "edonor izanda ere"
Espainiako Gobernuko presidenteak errespetua agertu du asteazken honetan Auzitegi Gorenak Jose Luis Abalos ministro ohiaren aurka emandako epaiari, eta ziurtatu du "inoiz ez" zuela izan Gobernuko eta alderdiko zenbait kideri eragiten dieten praktika ustelen berri, eta jakin izan balu, ez lituzkeela onartuko.
Moncloak azpimarratu du batzuek "huts egin" diotela Sanchezi eta ez duela dimisioa eman beharrik
Astelehen honetan, Alberto Nuñez Feijoo PPko buruzagiak Espainiako Gobernuko presidentearen dimisioa eskatu zuen berriro ere, Auzitegi Gorenak Abalosi 24 urteko kartzela-zigorra ezarri ostean.
Froga batzuen abal judiziala egiaztatzen ez bada, kasua baliogabea izatea planteatu du Zapaterok
Espainiako Gobernuko presidente ohiak hainbat idatzi igorri dizkio epaileari, Plus Ultra airelinearen erreskatearen inguruko eraginen trafikoko sare baten ustezko buruzagi moduan ikertu gisa deklaratu ostean.
Pradales: "Asko dago egiteko; bide orriak euskal agendan sakontzea dakar"
Lehendakariak agintaldiaren lehen erdiaren balantzea egin du Ajuria Enean, ekitaldi instituzional batean. Bere hitzaldian, Euskadin lantzen den egonkortasuna nabarmendu du, "oso ezegonkorra" den testuinguru globalean aurrerapena, ongizatea eta autogobernua bermatzeko faktore erabakigarri gisa.
Sanchezek 6.200 milioi euroko inbertsioa iragarri du dependentziaren alorrean
Neurriak 1,6 milioi pertsonari eragingo die, eta diru-laguntzak handitzea ekarriko du. Dekretu bidez onartuko du Espainiako Gobernuak.