AUZITEGI NAZIONALA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaiki Hadi: 'Presoek osasun arreta jasotzeko duten eskubidea kriminalizatu nahi dute'

Irailaren 16an hasiko da Auzitegi Nazionalean fiskaltzak 'ETAren kartzeletako frontea' osatzea leporatzen dieten 47 pertsonen kontrako epaiketa. Tartean, bi psikologo dira.
Jaiki Hadi kolektiboko kideen prentsaurrekoa gaur, Hernanin. Argazkia: EiTB

Medikuek, erizainek, psikologoek, odontologoek eta osasun arloko 200 pertsonak osatzen duten Jaiki Hadi elkarteak prentsaurrekoa eman du larunbat honetan Hernanin, irailean 47 pertsonaren kontra hastekoa den epaiketa salatzeko eta "presoek osasun arreta integrala jasotzeko duten eskubidea kriminalizatu" nahi dutela ohartarazteko. Tartean, bi psikologo epaituko dituzte.

"Erabat zilegi den aktibitate bat kriminalizatu nahi dute" esan dute bertaratuek eta "pertsona orok duen oinarrizko eskubide bat, osasun arreta integrala jasotzea, urratzen" ari direla.

Jaiki Hadiko kideek esan dutenez, "segurtasun printzipioaren izenean, presoei nola urratu zaien osasun eskubidea ikusi dute pertsona horiek askotan", "lekuko" izan dira, eta horregatik, "neutralizatu" egin nahi dituzte, "euren lanaren zilegitasuna" zalantzan jarriz.

21 preso larri gaixo daudela gogorarazi du kolektiboak eta hiru kasu aipatu dituzte bereziki: Txus Martinena, gaixotasun psikikoaz gain, bihotz ebakuntza arriskutsu bat egin berri diotena eta espetxean jarraitzen duena; "gaixotasun psikiko larri eta arriskutsua duen Kepa Arronategirena, eta Jose Angel Otxoa de Eriberen kasua, prostatako minbizia eta hezurretako metastasia izan arren, espetxean jarraitzen duelako.

Albiste gehiago politika

Pradales respalda a CAF y subraya que "no contribuye al genocidio en Gaza"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek CAF babestu du, eta "Gazako genozidioan" ez duela laguntzen azpimarratu du

Imanol Pradales lehendakaria eta Jon Hernandez Sumarreko legebiltzarkidea aurrez aurre izan dira gaur Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan. Hernandezek azalpenak eskatu dizkio CAFek Jerusalemen duen tren arinaren proiektuaren inguruan, Jaurlaritzak partaidetza baitu Gipuzkoako enpresan; Pradalesek, berriz, gaur egun palestinarrek bizi duten drama ez instrumentalizatzeko eskatu dio Hernandezi.

Maitane Ipiñazar
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJk formatu berriz ospatuko du Alderdi Eguna igandean,  'Batzen gaituzten hariak' lelopean

Aurten, eszenatokia zelaiaren erdian egongo da, biribila izango da, eta lau pantaila erraldoi jarriko dituzte, afiliatuek bertan gertatutako guztiaren berri izan dezaten. EBBk adierazi duenez, formatu berritzaile horrekin, EAJ, alderdi gisa erdian dagoela, herriaren eraikuntzan funtsezkoa dela eta gizartearekin batera eboluzionatzen duen alderdi dinamikoa dela irudikatu nahi dute.  

Gehiago kargatu