Nazio Batuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erradikalizazio erlijiosoaren aurkako proiektu pilotua hartuko du Euskadik

Iragarkia
18:00 - 20:00
Erradikalizazio erlijiosoaren aurkako proiektu pilotua hartuko du Euskadik
Erradikalizazio erlijiosoa saihesteko proiektuak aintzat hartuko du besteak beste bizikidetza bultzatzeko Jaurlaritzak eta Ertzaintzak komunitate islamikoekin egiten duen lana.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek Estatutua betetzea eta "fase berria" irekitzea eskatu dio Sancheziri

Pradales lehendakariak mezu argia helarazi zion Espainiako Gobernuari eta Pedro Sánchez presidenteari Eusko Legebiltzarrean. Bere esanetan, "asko dago oraindik egiteko" eta une honetan "maila handiko negoziazioa eta erritmoa" eskatzen ditu. Lehendakariak azpimarratu du adostutako guztia bete behar dela konfiantza politikoa mantentzeko eta ohartarazi du Espainiako Gobernuko presidenteak "duela despistatu" Euskal autogobernuaren inguruko konpromisoetan. Pradalesek gogorarazi du Sánchez presidenteak "irmotasuna" erakutsi duela karguan jarraitzeko, eta horri lotuta eskatu dio "irmotasun bera" Gernikako Estatutua behin betiko betetzeko.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Díez Antxustegi: “Lortu dugun akordioaren arrazoi nagusia da euskara zentrala dela guretzat”

EAJren bozeramailea Eusko Legebiltzarrean, Joseba Diez Antxustegi, Euskadi Irratiko Faktoria saioan izan da, eta azaldu ditu euskarari Administrazioan segurtasun juridikoa emateko akordioren nondik norakoak. Esan duenez, Enplegu Publikoaren Legea aldatzeko adostasun batera heldu dira EH Bildurekin, bere bazkide den PSE alde batera utziz, euskara “gai zentrala” delako EAJrentzat. Horrela, EH Bildurekin antzeko beste akordioetara ailegatzeaz, esan du ez lukeela “aurreikuspenik elikatuko”, “euskara gai berezia delako”.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X