EAEko lau herritarretik batek nahi du PSOE-Podemos koalizio gobernua
EAEko herritarren % 27k nahiago du PSOEk eta Unidas Podemosek osatutako koalizio gobernua Espainian, eta % 16k formula hori babesten du, baina nazionalistak batuta. % 13k sozialistek eta nazionalistek egindako gobernua nahi du, eta % 7k soilik babesten du PSOE bakarrik duen gobernua, Euskobarometroaren arabera.
EHUko Politika eta Administrazio Zientzia Sailak egin du ikerketa, Francisco Jose Lleraren zuzendaritzapean, eta maiatzaren 28tik ekainaren 19ra egindako 1.200 inkesta baliatu dituzte horretarako.
Bestalde, inkestari erantzun dioten herritarren herenak Pedro Sanchezen Gobernuaren kudeaketa babestu du, eta kontrako jarrera agertu du lautik batek (aurreko seihilekoan baino % 12 gutxiago).
EAEko herritarrek 6,1eko puntuazioa eman diote (0tik 10era) Iñigo Urkulluri eta Jaurlaritzari, aurreko seihilekoan baino 0,8 puntu gehiago. Gainera, % 86k babesten du Jaurlaritzaren kudeaketa (aurrekoan baino % 12 puntu gehiago).
Independentzia
Inkestaren arabera, herritarren % 67k independentziarako gogo gutxi (% 29) edo batere ez (% 38) du. Horren aurrean, EAEko herritarren % 27k du independentzia lortzeko gogo handia.
Independentziari buruzko erreferendum baten aurrean zer erantzungo luketen galdetuta, % 48k ezetz bozkatuko lukeela erantzun zuen (% 9ko gorakada), eta baietz, % 31k. Beraz, duela urte batzuetako berdinketa atzean geratu da.
Izan ere, % 22 gustura dago egungo autogobernuarekin, % 35ek eskumen guztiak eskuratu nahi ditu, % 26k autogobernua erreformatu eta handitu nahi du, eta % 11k burujabetzaren alde egin du.
Langabezia da herritarren ardura nagusia (% 40,8), alde handiarekin, eta atzetik geratu dira desberdintasun sozialak eta ongizatea (% 26), eta arazo ekonomikoak orokorrean (% 7) eta egoera politikoa (% 6).
Zure interesekoa izan daiteke
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.