ALTSASU AUZIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Altsasu auziko helegitea asteazkenean aztertuko du Auzitegi Gorenak

Auzitegi Nazionalaren ebazpena berresteko eskatu zion Gorenari Fiskaltzak. Bi eta 13 urte arteko espetxe-zigorrak ezarri zizkieten Altsasuko zortzi auzipetuei.
Auzipetutako gazteei elkartasuna adierazteko manifestazioa, Altsasun, martxoan. rgazkia: EFE.

Auzitegi Gorenera iritsiko da datorren asteazkenean, irailaren 18an, 'Altsasu auzia'. Auzitegi Nazionalak Altsasuko gazteen kontra ezarritako zigorra berresteko eskatu zion Fiskaltzak Auzitegi Gorenari.

Auzitegi Nazionaleko Zigor Arloko 1. Sekzioak bi eta 13 urte bitarteko zigorra ezarri zien auzipetuei, 2016ko urriaren 15ean bi guardia zibilekin eta haien bikotekideekin izandako liskarrengatik, terrorismoa egotzi ez arren. Agenteen kontrako atentatua, lesioak, desordena publikoak eta mehatxuak egotzi zizkieten.

Fiskaltzak ez zion epaiari helegitea jarri, eta, beraz, bi urte eta erdiren ostean, terrorismorik ez zegoela onartu zuen, ebazpenak esan zuen bezala. Beste akusazioek ere, Guardia Zibilen Elkarte Bateratuak eta Covitek, ez errekurritzea erabaki zuten.

Hori bai, zortzi auzipetuek euren absoluzioa eskatuz jarritako helegiteak inpugnatu egingo ditu Fiskaltzak asteazkeneko saioan.

Iñaki Abad, Jokin Unamuno, Ohian Arnanz, Jon Ander Cobo, Julen Goikoetxea, Aratz Urrizola, Adur Ramirez eta Ainara Urkijo dira zigortutako gazteak, eta horietako zazpi daude kartzelan; batzuek 1.000 egun baino gehiago daramatzate preso.

Hasieratik, gazteen gurasoek auzia "muntaia mediatikoa, poliziala, politikoa eta juridikoa" dela salatu dute.

Zigorra berresteko froga nahiko dagoela uste du fiskalak, eta Auzitegi Nazionaleko magistratuen ustezko alderdikeria ukatu egin du behin baino gehiagotan.

 

Albiste gehiago politika

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ramiro González: "Talgoren egoitza sozialaren itzulera oso albiste ona da, sinbolismoz betea"

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak Talgo enpresaren egoitza soziala Arabara itzultzea goraipatu du. Radio Euskadiko Boulevard saioan egindako elkarrizketan, Talgo erosteko operazioaren azken berriak izan ditu hizpide. Zalantzarik gabe esan du "oso albiste ona dela euskal industriarentzat eta bereziki Arabako industriarentzat", eta nabarmendu du Talgo aktibo garrantzitsua dela lurraldeko jarduera industriala berreskuratzeko.

Gehiago kargatu