Iruzurra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fiskaltzak bederatzi urtera igo du Victor Bravoren aurkako zigor eskaera

Kontrako aldean, enpresa iruzurgilearen administratzaile bakarraren aurkako zigor eskaera txikitu du, dagoeneko milioi bat euro ordaindu dituelako. Epaiketa ebazpenaren zain geratu da.
Victor Bravo EAJren senatari eta Gipuzkoako Ogasuneko zuzendari ohia. Argazkia: Efe
Victor Bravo EAJren senatari eta Gipuzkoako Ogasuneko zuzendari ohia. Argazkia: Efe

Gipuzkoako Fiskaltzak sei urtetik bederatzi urtera igo du Victor Bravo EAJren senatari eta Gipuzkoako Ogasuneko zuzendari ohiaren aurkako zigor eskaera, Glass Costa Este Salou auzian Ogasun Publikoaren kontrako hiru delitutan beharrezko laguntzaile izan zelakoan.

Kontrako aldean, Ministerio Publikoaren ordezkariak lau urte eta erdira jaitsi du beste auzipetuaren aurkako zigor eskaera, Glass Costa Este Salou enpresaren administratzaile bakarra zenarena. Tarragonako enpresa horri zerga-egoitza Gipuzkoara eraman izana leporatzen diote, bertako arauak aprobetxatu eta zergetan 1,5 milioi euro aurrezteko.

Administratzaile horrek milioi bat euro utzi zituen epaitegiaren kontuan ahozko epaiketa hasi baino lehenago, eta fiskalak uste du egindako kaltea arintzeko pauso bat izan zela. Horregatik erabaki du zigor eskaera txikitzea.

Epaiketaren hirugarren eta azken saioan, Donostian, Estatuaren abokatuak  —akusazio partikular gisa Zerga Agentziaren izenean— hasierako eskaerari eutsi dio, hau da, bederatzi urteko kartzela-zigor eskaerari. Defentsek, berriz, absoluzioa eskatu dute.

Hala ere, Glass Costa Este Salouren administratzailearen abokatuak eskaera bat egin du: bezeroa errudun jotzen badute, epaileak kaltea arintzeko emandako pausoak aringarri gisa har ditzan. Epaiketa ebazpenaren zain geratu da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hasi da hauteskunde kanpaina Andaluzian

Sevillan ekin die kanpainako ekitaldiei Alderdi Popularrak; Granadan, Alderdi Sozialistak. Moreno Bonilla PPko hautagai eta gaur egungo presidenteak gehiengo absolutua nahi du; ez du Vox nahi bere gobernuan. Jarraitzaileei botoa ematera joateko deia egin die, inkestek iragartzen duten gehiengo absolutua ziurra ez delakoan. Alderdi Sozialistaren hautagai Maria Jesus Monterok, berriz, inkestek iragartzen dizkioten emaitza txarrak irauli nahi ditu eta zerbitzu publikoen aldeko defentsan oinarritu du kanpaina.

REBEKA UBERA LAURA GARRIDO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Medikuen gatazkan esku hartzeko eskatu diote EH Bilduk eta PPk Osasun sailburuari

Medikuen grebaz aritu dira gaur, besteak beste, Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduk medikuen lan-baldintzak hobetzeko mozioa eraman du ganberara, eta Rebeka Ubera koalizioko legebiltzarkideak Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuari eskatu dio, fitxa mugitu eta neurriak hartzeko aferan.  Alderdi Popularreko Laura Garridok ere defendatu du Jaurlaritzak badituela eskuduntzak, medikuen egoera hobetzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X