Mugarri izango den ebazpenaren gakoak
Indarkeria ez zen 'proces'aren egitasmoaren parte izan, ez zen Konstituzioa botatzeko "benetako" arriskurik izan Katalunian, eta buruzagi independentisten "ameskeria" hutsa izan zen, Gobernuari presioa egiteko asmoz. Hala, Auzitegi Gorenak eztabaida itxi du: sedizioa izan zen, ez matxinada.
Horixe da auzitegiak eman duen 493 orriko ebazpenean ondorio nagusia, baina bestelako gako batzuk ere eskaintzen ditu, tartean 2017ko independentzia aldarrikapenaren izaera sinbolikoa, Governeko kideek diru-publikoa bidegabe erabili zutela, eta erkidego batek ez duela "erabakitzeko eskubidea", "helburu politikoa" besterik ez dela.
1.INDARKERIA EGON ZEN, BAINA MATXINADARIK EZ
Independentzia prozesuan indarkeria kasu "ukaezinak" eta "paradigmatikoak" izan zirela onartu du auzitegiak, irailaren 20an eta urriaren 1ean bereziki, baina ez omen dira nahikoa matxinadagatik zigortzeko (hori eskatzen zuen Fiskaltzak), indarkeria ez zelako "tresna" bat izan, "aurretik erabakia", "funtzionala" edo egokia independentzia lortzeko.
"Erretorika zabala" zuten arren, akusatuek ba omen zekiten "Estatuari gailentzeko" mediorik ez zutela, Estatuak izan baitzuen "uneoro indarraren, militarren, poliziaren kontrola", eta "konplota" galarazteko nahikoa izan zuen 155. Artikuluaren aplikazioa Estatuaren Aldizkari Ofizialean argitaratu, Gorenak ebazpenean azaldu duenez.
Horregatik, auzitegiak uste du ez zegoela "benetako" arriskurik Kataluniako Konstituzioa bertan behera geratzeko, herritarrak mobilizatzeko "ameskeria" edo "amarrua" besterik ez zelako izan. Gorenarentzat "altxamendu publikoa eta jendetsua" izan zen, Katalunian legedia ezartzea galarazi zuena, eta erabaki judizialak betetzea oztopatu zuena, eta hortik dator sedizioarena.
2. ZIRIA SARTU ZIETEN "ILUSIOA ZUTEN HERRITARREI"
Gorenak "ilusioa zuten herritarrei" ziria sartzea egotzi die buruzagi independentistei, eta herritarrei modu "sineskor" batean buruzagi politikoei sinetsi eta "errepublika burujabea" lortuko zutela pentsatzea. Baina Estatu berria "sustatzaileen pentsamenduan" soilik existitu zela ebatzi du Gorenak.
Hau da, Gorenak uste du "erabakitzeko eskubidea amarrua" izan zela "Estatu burujabe bat sekula ekarriko ez lukeen mobilizazio bat" lortzeko.
3. INDEPENDENTZIA ALDARRIKAPENA, SINBOLIKOA ETA ERAGIKORTASUNIK GABEA
Gai honetan Gorenak arrazoia eman die akusatuei, Parlamentuak irailaren 27an egin zuen independentzia aldarrikapenak baliorik ez zutela defendatu baitute.
4. BEREHALA IRITS LITEKE HIRUGARREN GRADUA
Fiskaltzak hirugarren gradua zigorraren erdia bete arte ez aplikatzea eskatzen zuen, baina Auzitegiak ez dio jaramonik egin, eta Generalitatearen Justizia Sailak erregimen irekia ezar diezaieke bi hilabeteko epean.
Ezerk ez die galarazten akusatuei (ia bi urte daramate preso) kartzela erregimena malgutzea, espetxera soilik lo egitera joatea kasu. Hori bai, Justizia Sailaren erabakiaren aurkako helegitea jar lezake Fiskaltzak, eta ondorioz, Justizia izango litzateke azken hitza izango lukeena.
Era berean, baimen ordinarioak jasotzeko aukeratik gertu daude, zigorraren laurdena betzearekin nahikoa baita.
5. PUIGDEMONT, BERRIRO JOMUGAN
Ebazpenean ia agertu ere egiten ez den arren, Auzitegi Gorenaren argudioak nahikoa izan dira Llarena epaileak berriro Puigdemonten estradizioa eskatzeko.
6. INOR EZ DUTE EPAITU BOTOA EMATEAGATIK
Ebazpenak isilarazi egin nahi izan du akusatuak bozketa batengatik zigortu dituztela dioen "mantra".
"Arrazoi horrengatik inor ez da auzipetu, inor ez da auzitegira joatera behartu, eta inork ez du gobernu isunik jaso", azpimarratu du auzitegiak, eta gaineratu du delitua "hautetsontziak defendatzeko deia egitea" eta poliziaren lana eta erabaki judizialak oztopatzea dela.
7. ERKIDEGOEK EZ DUTE ERABAKITZEKO ESKUBIDERIK
Erkidegoek ez dute erabakitzeko eskubiderik. Horixe adierazi du Gorenak, independentistek eskatzen duten printzipio hori ez dela existitzen eta ez dagoela Espainiak sinatutako nazioarteko itunetan argitu aurretik. Hori dela eta, erabakitzeko eskubidea "beti ezerezera jauzi egitea" izango dela eta 'proces'ean eskubide hori Espainiako Gobernua "presionatzeko eskubide" bihurtu zutela azaldu du.
8. MOSSOAK, U-1EN KONPLIZEAK
Josep Lluis Traperoren aurka matxinadagatik Auzitegi Nazionalean egingo duten epaiketaren atarian, auzitegiak ontzat eman du Kataluniako Poliziaren buru ohiak esandakoa, urriaren 1eko erreferenduma bertan behera uzteko eskatu ziola Generaliteari indarkeria arriskuagatik.
Baina, urriaren 1eko dispositiboa ez zela nahikoa izan, eta agente batzuen eta antolatzaileen artean "benetako konplizitatea" egon zela uste du Auzitegiak.
9. IRAILAK 20 ETA URRIAK 1, SEDIZIOAREN OINARRIAN
Auzitegiak goraipatu egin du desobedientzia zibilak "injustizia eta zapalkuntza egoerei aurre egiteko izan duen balio historikoa", baina uste du 'Jordiek' gehiegikeriaz jokatu zutela herritarrei Estatuko segurtasun indarren aurrean erresistentzia agertzeko eskatu zietenean.
10. DIRUA BIDEGABE ERABILTZEA, EZKUTATZEA ETA KONTROL FALTA
Delitu hori aurreko Generalitateko lau kideri leporatzen diete, funtsen kudeaketan "leialtasun eza" izateagatik, gastuak "nahita ezkutatu" zituztelako, Junquerasen kasuan "nabarmen".
Gorenak frogatutzat eman du hori, baina ez du zenbateko zehatzik eman (250.000 euro baino gehiago), eta mahai gainean jarri du "Ogasun Publikoaren Ministerioak" delituak "atzemateko kontrol gabezia".
Zure interesekoa izan daiteke
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.