Alderdiak legez kanpo uztearen aldeko mozioa errekurritzea aztertzen ari da Sanchez
Espainiako Gobernua aztertzen ari da atzo alderdi independentistak legez kanpo uztearen alde PPk, Cs-k eta Voxek adostutako mozioa Auzitegi Konstituzionalera eramatea, Pedro Sanchez jarduneko presidenteak gaur argitu duenez.
Cadena Ser irrati katean eta TVE-n eskainitako bi elkarrizketetan adierazi duenez, Voxek bultzatu eta PPk eta Ciudadanosek babestutako testua "joera atzerakoi oso arriskutsua" da, eta agerian utzi du "ultraeskuinak PPrengan eta Ciudadanosengan eragin duen inposizio ideologikoa". Sanchezen aburuz, "Voxek elektoralki jakin ditu Cs eta PP".
Jardunean den presidenteak azaldu duenez, Espainiako Gobernuak maiz errekurritu ditu Kataluniako Parlamentuak onartutako mozioak, "Konstituzionalaren epaiak urratu dituztenean edota Kataluniaren eskuduntzak gainditu dituztenean". "Irmotasun eta proportzio berarekin jokatu behar dugu Parlamentu batek alderdiak legez kanpo uztea eskatzen duenean, eskaera ultraeskuinak egindakoa denean", erantsi du.
"Oinarri legala ote dagoen ikusi behar dugu, eta halakorik badago, ezin izan zalantzarik Konstituzionalera joko dugula", nabarmendu du TVEn.
Ser irrati kateari eskainitako elkarrizketan adierazi duenez, "ultraeskuinak kate pribatuak itxi nahi ditu, kazetariei betoa ezartzen die eta homosexualei gaixoak direla esaten die, indarkeria matxistan salaketa faltsuez ari da eta alderdiak legez kanpo utzi nahi ditu. Horrek guztiak izena du Europako historian, eta ez da beharrezkoa esatea zein den denok badakigulako".
Zure interesekoa izan daiteke
EH Bai: "Euskal Herria nazio bat dela eta erabakitzeko eskubidea duela aldarrikatu dugu Aberri Egunean"
Baionan egin duen ekitaldian, Euskal Herria Baik nabarmendu du beste nazio batzuek duten eskubide berdinak izan behar dituela Euskal Herriak ere, "nazio bat delako".
EAJk aberri bizia eta estatus berria eskatu ditu Aberri Egunean
Milaka pertsona bildu dira Bilbon, Aberri Eguna ospatzeko, “Aberria Bizi” lelopean. Aurrera egingo duen Euskadi aldarrikatu dute jeltzaleek. Estebanek ekitaldi politiko jendetsua iragarri du maiatzerako, udal eta foru hauteskundeak baino urtebete lehenago, eta Pradalesek autogobernuaren defentsa egin du.
EH Bilduk esan du "lasai" baina "sendo eta irmo" jardungo duela, Euskal Errepublika helburu
Iruñean ospatu du ezker independentistak Aberri Eguna. Milaka pertsonak parte hartu dute Nafarroako hiriburuko erdigunea zeharkatu duen manifestazioan. Horren ostean, Arnaldo Otegi EH Bilduren idazkari nagusiak esan duenez, "lasaitasunez eta herriaren oxigenoarekin gailurrera helduko gara".
"Edozein jarrera baztertzaile" gainditzen duen Aberri Eguna aldarrikatu du Podemosek
Autogobernurako eskubide "legitimoa" bizitza proiektu komun bat erabakitzeko aukera gisa ulertzen du, "banderen liskarren" gainetik.
EAJk "nazio handiagoa" aldarrikatuko du Aberri Egunean, eta EH Bilduk eta EH Baik "subiranotasun gehiago" eskatuko dute
Alderdi abertzaleek Aberri Eguna ospatuko dute Pazko igandean. Ohi bezala, Bilboko Plaza Barrian egingo du ekitaldi nagusia EAJk, 11:00etatik aurrera. Koalizio abertzaleak, bestalde, Iruñeko Golem zinemetatik abiatuko den manifestazioarekin abiatuko du eguneko egitaraua, 12:00etan.
Euskal Hirigune Elkargorako duen proiektua aurkeztuko du Alain Iriartek asteartean, Etchegaray garaitu asmoz
Jean Rene Etchegaray Baionako auzapezak 2017tik dihardu karguan. Iriart "Bil Gaiten" hautagaitzaren ordezkari izango da eta hurrengo egunetan jakingo da Pello Etxeleku Kanboko auzapeza ere aurkeztuko den ala ez. Bozketa apirilaren 11n izanen da.
Ernai gazte antolakundeak memoria eta borroka aldarrikatu ditu Abadiñon egindako Topagunean
Etorkizuna, askatasuna eta konpromisoaren beharra goraipatuz, preso eta iheslariak ere gogoan izan dituzte amaitu berri duten ekitaldi politikoan.
Igandean, Bilbon, Aberri Egunean parte hartzeko eta "euskal aberria egunero bizitzeko" deia egin du Aitor Estebanek
EBBko presidenteak Euskadi egunerokoan "bizitzeko" deia egin du, horren etorkizuna bermatzeko. Halaber, Aberri Egun bateratua ospatzeko oinarri komunik ez dagoela uste du, alderdi bakoitzak herri eredu "ezberdinak" dituelako, baina ez du baztertzen batasun hori etorkizunean "agian" eman ahal izatea.
"Eskubideen eta subiranotasun energetikoaren 'amerria'" aldarrikatuko du Sumarrek Aberri Egunean
Bere eredua eta EAJren "Petronor ereduaren kea" aurrez aurre jarri ditu.
Podemos, IU eta Sumar koalizioan aurkeztuko dira Andaluziako hauteskundeetara
Alderdi progresistek Por Andalucía koalizioan aurkezteko akordioa lortu dute, Iniciativa del Pueblo Andaluz, Alternativa Republicana, Partido Verde eta Alianza Verde alderdiekin batera.