Na+ taldeak proposatutako euskararen ordenantza onartu dute Iruñean, PSNren botoekin
Iruñeko Udalak aurreko agintaldian onartu zuten euskararen ordenantza bertan behera utzi du gaur, eta ordura arte indarrean zegoena, 1997. urtekoa, berreskuratu du.
Osoko bilkuran ez da ezustekorik izan eta aurreikusitakoa bete da. Navarra Sumak sozialisten babesa izan du aurreko agintaldian onartutako euskararen ordenantza baliogabetzeko eta 22 urte atzera egiteko.
Enrique Maya Iruñeko alkatearen ustez, EH Bilduren udal-gobernuak maiatzean onartutako araudiak "euskara inposatzen zuen", eta, arrazoi horregatik, euskararen erabilerari "normaltasuna emateko beharra" Udalari dagokiola esan du. Ordenantza berriaren arabera, euskara meritu gisa aurreikusten da udal-administrazioan lanpostu bat lortzeko orduan. Halaber, araudi berriak ez du bermatzen herritarrek arreta euskaraz jasotzea, eta zalantzan jartzen du hizkuntza-paisaia elebiduna.
Maria Garcia-Barberena Na+ taldeko zinegotziaren arabera, Iruñeko "herritarren % 3k baino ez du erabiltzen euskara" eta "errealitate horretara egokitutako" ordenantza da gaur onartu dutena. "Zenbat herritarrek hitz egiten dute euskaraz Iruñean?", galdetu dio oposizioari.
Bestalde, Maite Esporrin PSNko bozeramailea "publizitatearen edo informazioaren alorrean" euskararen erabilera mantentzearen alde agertu da, baino aurreko agintaldian onartutako araudiak "euskara inposatu" egiten zuela uste du. "Euskara babestu eta zabaldu egin behar dugu, baina ez inposiziotik", gehitu du.
Joseba Asironek, berriz, argi utzi du 1997koa baino "murriztaileagoa" izango dela ordenantza hau. "Gezur handi bat helarazi diete herritarrei. 97ko udal-araudia berrezarri nahi badute, artikulu guztiekin ezar dezatela", esan du.
"Ezin dugu utzi hizkuntza politikaren kudeaketa euskara gorroto dutenen esku. Hiri honen hizkuntza paisaia ezin dute marraztu euskara gorroto dutenek eta euskarafobia bultzatzen dutenek", nabarmendu du.
Osoko bilkura egiten ari ziren bitartean, dozenaka herritar bildu dira Udalaren atarian, Hizkuntz Eskubideen Behatokiak egindako deiari erantzunez. Herritar guztien eskubideak errespetatzeko eskatu diete Maya alkateari, eta gogor salatu dute gaur onartutako testuak euskarari egiten dion erasoa.
Ordenantzaren xehetasunak
Maria Garcia-Barberena Kultura eta Berdintasun zinegotziak joan den astean alkatearekin batera egindako agerraldi batean jakinarazi zuenez, 1997ko testutik bi artikulu aldatuko dituzte, elebitasunaren exijentzia kentzeko.
Udalaren iruditeriari ere eragingo dio proiektuak, eta aurrerantzean hartzaileen arabera erabakiko du informazioa elebitan jarri edo gaztelania hutsean. Gainera, iragarkien % 25 izango da gehienez elebiduna; aurreko arauak, aitzitik, iragarkien % 100a elebiduna izatea behartzen zuen.
Lanpostuak eskaintzen direnean ere ez da nahitaez euskararen balorazioa ezarriko eta, euskaldunei bideratutako lanpostuak egongo badira ere, ez da eskakizun orokorra izango eta Udalak erabakiko du zein postuk duen behar handiagoa eta zein maila.
Euskarazko profilik eskatzen ez duten deialdietan, euskara gainerako hizkuntzak baino % 25 gehiago baloratzeko aukera egongo da. Balorazio hori, baina, aukerakoa izango da, lanpostuaren ezaugarrien araberakoa, hain zuzen.
"Pertsona batek eskaera bat euskaraz eginez gero, euskaraz jasoko du erantzuna", baina ezingo du eskatu funtzionario jakin batek euskaraz erantzutea; izan ere, horrek "guztiek euskaraz hitz egiten jakitera behartzen du", eta hori ez du zuzen ikusten alkateak.
Zure interesekoa izan daiteke
Ministroen Kontseiluak neurri ekonomikoak adostuko ditu gaur, Ekialde Hurbileko gerraren eragina arintzeko
Lege-dekretua datorren ostegunean onartu beharko dute Kongresuan. Lau arlotan egituratutako plan zehatza jarriko dute mahai gainean: egiturazko neurriak, zerga-paketea, sektore kaltetuentzako berariazko laguntzak eta pertsona zaurgarrientzako laguntzak biltzen dituena.
Sanchezek aurrekontuen aurkezpena baztertu du uneotan, gerrari erantzuteko
Ez du baztertu aurrekontuak aurrerago aurkeztea, horietan lan egingo dutela adierazi baitu, baina argi utzi du ez dela hilabete honetan izango, "politika, bizitza bezala, ez delako aurreikusi daitezkeen planen araberakoa", eta inork ez zuelako Ekialde Hurbileko gerra aurreikusten.
Rufian eta Montero elkarrekin, ezkerraren etorkizunari buruzko ekitaldi publiko batean
Ezkerreko alderdiek ongietorria eman diote apirilaren 9an Bartzelonan izango den ekimenari. Sumarrek eta PSOEk begi onez ikusten dituzte ezkerreko fronte bat eraikitzen lagunduko duten ekintzak eta elkarrizketak.
Espainiako Gobernuak baztertu egin du adostasunik ez duten neurriak krisiaren aurkako planean sartzea
Alokairuko etxebizitzetan bizi direnei nolabaiteko babesa emateko neurriak negoziatzen ari dira oraindik. Dekretua ostiralean onartuko dute Ministroen Kontseiluan eta datorren astean bozkatu Kongresuan.
Bengoetxea: "Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea"
Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du Korrika beti izan dela "euskararen inguruko topagune sozial handia", eta "garrantzitsua" dela "batzen duen espazioa izaten jarraitzea". "Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu", adierazi du.
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.