Transferentzien egutegia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Jaurlaritzak bilera eskatu dio Dariasi transferentziak burutzeko

Erkorekaren arabera, "aro berri bat ireki da, ezberdinen arteko elkarrizketan, negoziazioan eta itunean oinarritua".
Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Kontseiluaren bileraren osteko prentsaurrekoan
Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Kontseiluaren bileraren osteko prentsaurrekoan. Argazkia: EFE

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea Carolina Darias Lurralde Politikako ministro berriarekin jarriko da harremanetan aste honetan, egin gabe dauden transferentzien egutegia betetzeko negoziazioei berriro ekitea ahalbidetuko duen bilera bat eskatzeko.

Koalizioko Gobernu berriarekin, bere ustez, "aro berri bat" ireki da, "ezberdinen arteko elkarrizketan, negoziazioan eta itunean oinarritutakoa", eta Jaurlaritzak positibotzat jo du, gainera, "behin-behinekotasun, ezegonkortasun eta ziurgabetasun ziklo baten itxiera" dakarrelako.

Erkorekaren esanetan, "azkenean" gainditzen has daiteke "blokeo eta inakzio instituzionaleko" urte hau, eta, horregatik, azpimarratu du badela garaia "egiteke dauden konpromiso eta erronkei" heltzeko, eta, horretarako, Eusko Jaurlaritzaren jarrera "lehen unetik positiboa eta eraikitzailea" izango dela esan du.

Erkorekak Eusko Jaurlaritzako sailburuei eskatu die "komunikazio bideak" ireki ditzatela ministro berriekin, konpondu gabe dauden gai guztiei "atzerapenik gabe" aurre egiteko eta Urkulluk eta Sanchezek egin dezaketen lehen bilerari begira lehentasunak zehazteko.

Jaurlaritzako bozeramaileak nabarmendu duenez, lehentasunezko gaietako batek bere sailari eragiten dio, eta 2019ko urtarrilean Gobernuak onartutako transferentzien egutegian aurrera egitea du helburu.

Horretarako, Erkoreka Carolina Darias Lurralde Politikako ministroarekin harremanetan jarriko da aste honetan. Bestalde, ministroa zoriondu du "Estatuko lurralde-erronka guztiak bideratzeko une garrantzitsuan dagoen zorro estrategiko bat" hartu duelako bere gain.

Horrenbestez, sailburuak lehen bilera eskatuko dio ministro berriari, legegintzaldian zehar lan tekniko eta juridiko aurreratua egin ondoren, egiteke dauden transferentzien prozesua burutzeko behar den lan-programa eguneratu ahal izateko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hasi da hauteskunde kanpaina Andaluzian

Sevillan ekin die kanpainako ekitaldiei Alderdi Popularrak; Granadan, Alderdi Sozialistak. Moreno Bonilla PPko hautagai eta gaur egungo presidenteak gehiengo absolutua nahi du; ez du Vox nahi bere gobernuan. Jarraitzaileei botoa ematera joateko deia egin die, inkestek iragartzen duten gehiengo absolutua ziurra ez delakoan. Alderdi Sozialistaren hautagai Maria Jesus Monterok, berriz, inkestek iragartzen dizkioten emaitza txarrak irauli nahi ditu eta zerbitzu publikoen aldeko defentsan oinarritu du kanpaina.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X