Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga presoak Aranjuezera lekualdatzea agindu dute
Espetxeetako Zuzendaritzak Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga presoak Picassenteko (Valentzia) kartzelatik Aranjuezeko (Madril) espetxera lekualdatzeko agindua eman du.
Bi presoak bikotekideak dira, eta Xua izeneko alaba bat dute. Xua kartzelan bizi izan da orain arte, baina asteburuan hiru urte bete zituen, eta, legedia aintzat hartuta, aurrerantzean ezingo du gurasoekin bizitzen jarraitu.
Lasagabasterrek eta Urangak zigorraren hiru laurdenak beteta dituzte.
Kasu hau duela hilabete batzuk egin zen publiko, 'Xua gurasoekin etxera' plataforma sortu zenean, hain zuzen ere. Taldek horrek bi presoei legedi arrunta aplika diezaietela eskatzen du, baldintzapeko askatasuna eskuratu eta Xuarekin batera etxera, Usurbilera, buelta daitezen.
Igandean, Sarek 'Motxilak gora!' izeneko ekitaldia antolatu zuen Donostiako Atano frontoian, Xuaren kasua eta, oro har, motxiladun ume guztiek bizi duten egoera larria salatzeko.
Jaio zenetik bizi izan da Xua amarekin Piccasenteko kartzelan. Orain, hiru urte bete dituenez, espetxetik aterako dute, eta amonarekin biziko da Usurbilen.
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"