Jokoaren gaineko kontrolak areagotzeko legea tramitatuko du Eusko Legebiltzarrak
Eusko Legebiltzarrak oniritzia eman dio Elkarrekin Podemosen lege-proposamena tramitatzeari, joko-lokalen kopurua mugatzeko eta haien erregulazioa gogortzeko; besteak beste, ordutegiak eta publizitatea murriztea, edo negozio horien eta ikastetxeen artean gutxieneko distantzia bat ezartzea.
Legebiltzarreko osoko bilkurak onartu egin du lege proposamena, EH Bilduren, Elkarrekin Podemosen eta PPren babesarekin; EAJ eta PSE-EE, berriz, abstenitu egin dira bozketan.
Gaur egun, EAEn 250 joko-areto, apustu-etxe eta bingo inguru daude, 11.350 txanpon-makina eta 2.100 apustu-makina inguru, gehienak taberna eta jatetxeetan, E-Podemosek emandako datuen arabera.
Ekimen legegile horren aurkezpenean, iazko urtearen amaieran, ezkerreko taldeak ohartarazi zuenez, EAEko herritarren % 26, guztira 436.906 lagun, "jokalari aktiboa" da jada.
Sarbide-kontrolak
Lege-proposamen horren bidez, Elkarrekin Podemosek jokoaren publizitate-araubidea arautzea proposatzen du, komunikabideetan eta espazio publikoetan duen presentzia mugatuz.
Era berean, proposatu du ordutegi-esparru mugatuagoa ezartzea, 12:00etatik 1:00etara, establezimendu horien funtzionamendurako. Joko lokal guztietara eta ostalaritza establezimenduetan dauden makinetara sartzeko kontrola zabaltzeko ere eskatu du ezkerreko koalizioak.
Horrez gain, Elkarrekin Podemosek % 10eko errekargua ezartzea proposatu du jokoaren gaineko zergan, ausazko jokoarekiko mendekotasuna prebenitzeko eta tratatzeko funts bat sortzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Hasi da hauteskunde kanpaina Andaluzian
Sevillan ekin die kanpainako ekitaldiei Alderdi Popularrak; Granadan, Alderdi Sozialistak. Moreno Bonilla PPko hautagai eta gaur egungo presidenteak gehiengo absolutua nahi du; ez du Vox nahi bere gobernuan. Jarraitzaileei botoa ematera joateko deia egin die, inkestek iragartzen duten gehiengo absolutua ziurra ez delakoan. Alderdi Sozialistaren hautagai Maria Jesus Monterok, berriz, inkestek iragartzen dizkioten emaitza txarrak irauli nahi ditu eta zerbitzu publikoen aldeko defentsan oinarritu du kanpaina.
Medikuen gatazkan esku hartzeko eskatu diote EH Bilduk eta PPk Osasun sailburuari
Medikuen grebaz aritu dira gaur, besteak beste, Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduk medikuen lan-baldintzak hobetzeko mozioa eraman du ganberara, eta Rebeka Ubera koalizioko legebiltzarkideak Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuari eskatu dio, fitxa mugitu eta neurriak hartzeko aferan. Alderdi Popularreko Laura Garridok ere defendatu du Jaurlaritzak badituela eskuduntzak, medikuen egoera hobetzeko.
Koldo Garciak bere "errugabetasuna" defendatu du eta maskaren erosketan erabakitzeko ahalmenik ez zuela gaineratu du
Maskarak iruzurra eginda erosi ziren ala ez ikertzeko egiten ari diren epaiketan, Abalosen aholkulari izandakoak esan du ez duela gogoratzen esleipena egokitu zitzaion eskaintza Aldamak igorri ote zion.
Hauteskundeak, Andaluzian: zer du jokoan alderdi bakoitzak M17an?
Bihar abiatuko da hauteskunde kanpaina Andaluzian. Inkesta guztiek Juanma Moreno PPko hautagaia jotzen badute ere irabazle, ikusteko dago Voxen botoak beharko dituen ala ez gobernatzeko. PSOEk, berriz, Maria Jesus Montero hautagaiarekin indar erakustaldia egin nahi du, azken urteotan galdutako boto-emaileak berreskuratuz.
Atzerri Ministerioak Israelgo enbaxadako arduraduna deitu du Global Sumuden aurkako erasoagatik
Bien bitartean, EH Bilduk, Sumarrek, Podemosek, ERCk, BNGk eta Compromisek Albares ministroaren agerraldia Kongresuan eskatu dute, ontziak eta atxilotuak babesteko hartuko dituen neurriak azaldu ditzan.
Enplegu Publikoaren Legeari zuzenketak egiteko epea bukatuta, jarrerek elkarrengandik oso aldenduta jarraitzen dute
Azken orduetan, zuzenketak erregistratu eta beren jarrerak azaldu dituzte talde parlamentarioek, eta agerian geratu da zein urrun dagoen administrazioan euskararen etorkizunerako funtsezkotzat jotzen den legea erreformatzeko akordioa.
PPren ustez PSE-EE "plantak egiten dabil", eta kritikatu du euskara arloko politiketan "konplizea" dela
Laura Garridok EAJren eta EH Bilduren hizkuntza politikak babestea leporatu dio PSEri, eta enplegu publikoan euskarari buruz egindako erreformak kritikatu ditu.
PSE-EEk hizkuntza eskakizunei buruzko eztabaida gelditzea eskatu du, gero eta "polarizazio" handiagoa dagoelako
Sozialistek hizkuntza-indizeak legez blindatzea proposatu dute, arnasguneetan izan ezik, eta EAJren proposamenean "justifikaziorik gabeko gehiegikeriak" egon daitezkeela ohartarazi dute.
Josu Aztiria (EH Bildu): "EAJk ez digu proposamenik aurkeztu; gainera, abstentzio akritikoa nahi dute, eta ez dugu ulertzen"
EH Bilduren legebiltzarkidea Euskadi Irratian izan da, besteak beste, Euskal Enplegu Publikoaren Legeari buruz hitz egiteko. EAJren planteamendua "ez da serioa", haren ustez. "Atzo, negoziaziorik gabe, jakin genuen abstenitu gaitezela eskatzen dutela. Guk duela hilabete pasatu genien gure proposamena, eta ez dugu erantzunik izan", azpimarratu du.
EH Bilduk "progresibotasun indizea zehaztu" du, hizkuntza-eskakizunen inguruko "akordio inklusiboa" ahalbidetzeko
Halaber, EAJren testuan egin duten zuzenketen artean propio nabarmendu dute bi hizkuntza ofizialak ezagutzea "nahitaezkoa" dela.