Traperoren epaiketa, epaiaren zain
Josep Lluis Trapero Esquadra Mossoen maioraren aurkako epaiketa asteazken honetan amaitu egin da. Azken bi egunotan, Traperoren abokatuak sedizio-delituaren aurkako absoluzio-alegatua egin du; izan ere, fiskalak hamar urteko kartzela-zigorra eskatu du, sedizioagatik. Baliteke zigorra desobedientziagatik izatea, eta, hala balitz, Mossoen maiora ez litzateke espetxean sartuko.
"Epaiaren zain", esan du Concepcion Espejel auzitegiko presidenteak; lehenago, lau akusatuek, Traperok tartean, azken hitzaren eskubidea baztertu dute: "Ez, andrea. Eskerrik asko", esan du maiorak, eta horiek izan dira haren azken hitzak.
Horrela amaitu da epaiketa, hogeita hamar bat saio eginda. Koronabirusaren pandemiak eten egin zuen; une hartan, fiskalak akusazioa aldatzeko asmoa zuen, matxinadagatik egindako akusazioa, hain zuzen ere.
Epaiketaren azken txanpan jakin du Traperok zein den zigor-eskaera zehatza: kartzelako hamar urte sedizioagatik, ala, sediziorik ezean, 60.000 euroko isuna eta urte bat eta zortzi hilabeteko gaitasungabetzea desobedientziagatik. Hori bera eskatu dute Pere Soler Mossoen zuzendari ohiarentzat eta Barne Kontseilaritzako idazkari nagusi ohi Cesar Puigentzat.
Olga Tubau Traperoren abokatua bederatzi orduz izan da sedizio-delituaren aurka borrokatzen. Tubau, halaber, Teresa Laplana Mossoen intendentearen abokatua da; Laplanarentzat lau urteko espetxe-zigorra eskatu dute, sedizioagatik ere, baina desobedientziaren aukera ere egon badago.
Hori gorabehera, Miguel Angel Carballo Auzitegiko fiskalordeak argi utzi zuen, astelehenean, "oinarrizko" akusazioa sedizioa dela.
Harreman txarra, Traperoren eta Perez de los Cobosen artean
Hala ere, abokatuak ezeztatu egin du bi delituetako bat ere justifikatzen duen frogarik egotea. Esan duenez, Mossoek argi utzi zuten, urriaren 1eko erreferenduma egin aurretik, agindu judizialak beteko zituztela, eta hala egin zuten, nahiz eta desadostasuna zegoen, Diego Perez de los Cobos Guardia Zibileko koronela urriaren 1eko koordinatzailea izendatu zutelako. Traperok "harreman oso txarra" zuen Perez de los Cobosekin, eta abokatuak ez du hori ukatu; argi utzi du, halaber, ez duela uste koronelak esan zuena, ez zuela Traperorekiko ezinikusirik, posible denik: "Hori sinesgaitza da", esan du.
Hori bai, ezeztatu du fiskalaren tesia, alegia, maiora sedizioko delituaren "eremu zuzenean" ibili zela, jada Gorenak zigortutako proceseko liderrekin batera. Abokatuaren iritziz, Traperok erakutsi zuen agindu judizialak eta fiskalaren aginduak bete zituela, "erabat", erreferenduma galarazteko.
"Kataluniako norbaitek pentsatu bazuen Mossoek erreferenduma eta procesa babestuko zutela, nahiak errealitateekin nahasten ari zen", ziurtatu du abokatuak. Asteartean onartu egin zuen urriaren 1a porrot "politikoa eta poliziala" izan zela, baina hiru Poliziena: Mossoena, Polizia Nazionalarena, eta Guardia Zibilarena.
Perez de los Cobos koronelak onartzen badu Mossoen plana ezagutzen zuela, alegia, bozketa-zentroetan agenteen bikoteak izango zirela, horrek esan nahiko luke hiru Poliziek huts egin zutela, ez bakarrik Mossoek; hala adierazi du Olga Tubau abokatuak.
Fiskalaren arabera, aldiz, Mossoen 2017ko irailaren 20ko eta urriaren 1eko jokabidea "orden publikoaren utziera kontzientea" izan zela. Jokabide horrek "baimendu egin zuen egoera ezinezko bilakatzea, eta indarkeriaren esku geratu zen. Jendetza zegoen kalean, eta jendetza horrek epaileak agindutakoa ez betetzea zuen helburu".
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak baztertu egin du adostasunik ez duten neurriak krisiaren aurkako planean sartzea
Alokairuko etxebizitzetan bizi direnei nolabaiteko babesa emateko neurriak negoziatzen ari dira oraindik. Dekretua ostiralean onartuko dute Ministroen Kontseiluan eta datorren astean bozkatu Kongresuan.
Bengoetxea: "Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea"
Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du Korrika beti izan dela "euskararen inguruko topagune sozial handia", eta "garrantzitsua" dela "batzen duen espazioa izaten jarraitzea". "Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu", adierazi du.
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.