Albiste da
PRIMARIOAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pilar Garrido aukeratu dute Elkarrekin Podemoseko koordinatzaile

Primarioetan parte hartu dutenen % 84,1ek egin du Garridoren alde. Maria Luisa Gadeak % 15,9enn babesa jaso du.
Pilar Garrido, artxiboko irudi batean. Argazkia: EiTB.
Pilar Garrido, artxiboko irudi batean. Argazkia: EiTB.

Pilar Garrido (Badajoz, Espainia, 1966) aukeratu zuten Elkarrekin Podemoseko koordinatzaile nagusi berri, atzo egindako primarioetan, botoen % 84,1ekin.

Orotara, 1.371 boto jaso ditu Garridok, eta lehian parez parez izan duen Maria Luisa Gadeak, berriz, 260 ( % 15,9). Roberto Uriartek, Nagua Albak eta Lander Martinezek izan dute ardura hori azken urteotan.

Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusiaren ildokoa, gaur eguerdian emango du, agerraldi telematiko batean, Elkarrekin Podemosentzat duen proiektuaren berri.

2016an ere aurkeztu zuen bere hautagaitza Garridok, baina orduan Nagua Albak irabazi zion.

Espainiako Kongresuan Podemoseko diputatua da Gipuzkoatik, eta politika sozialetarako arduraduna ere bada alderdi morearen herritarren kontseiluan. Azken ardura hori utzi egingo du, orain, koordinatzaile lanak egiteko.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X