Zaldibarko luizia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zaldibarko luiziaren inguruko batzorde bat sortzea baztertu dute EAJk eta PSE-EEk

Zaldibarko zabortegiari buruzko dokumentazio guztia Legebiltzarrera bidaltzea eskatzen zuen proposamen horrek; bai luizia izan aurrekoa, bai ondorengoa ere.
Zaldibarko zabortegian izandako luizia.
Zaldibarko zabortegian izandako luizia. Artxiboko argazkia: EFE

Zaldibarko zabortegiari buruzko dokumentazio guztia Eusko Legebiltzarrera bidaltzeko PP+Cs eta Elkarrekin Podemos-IU taldeek adostutako ekimena baztertu dute gaur, osteguna, EAJk eta PSE-EEk. Proposamen horrek, Zaldibarkoa bezalako "hondamendiak ez errepikatzeko" lantaldea osatzea eskatzen zuen, eta EH Bilduren babesa izan du.

Zehazki, Zaldibarko zabortegiari buruzko dokumentazio guztia Legebiltzarrera bidaltzea eskatzen zuten bi alderdiek; bai luizia izan aurrekoa, bai ondorengoa ere, eta baita Eusko Jaurlaritzak horren inguruan egindako kudeaketari buruzkoa ere.

Testuinguru horretan, Jaurlaritzako gobernu taldeak lantalde hori sortzearen aurka bozkatu izana deitoratu du Muriel Larrea PP+CS koalizioko legebiltzarkideak, bere hitzetan, "ekimen horren helburua ez delako Zaldibarren gertatutakoaz hitz egitea, hondamendi hori berriro ez gertatzea baizik".

Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IUko bozeramaileak, bestalde, uste du Eusko Jaurlaritzak egin dituen auditoretzek (Ingurumen Sailak kontrol-baldintzak bete zituela ondorioztatzen dute) "edozein motatako ardura saihestea" bilatzen dutela.

Bestalde, Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkideak esan du EAJk eta PSE-EEk ez luketela zabortegiaren kudeaketa argitzeko ikerketa batzorde berezi bat sortzearen aurka egin behar, "Ganberaren eginkizunetako bat delako" eta "horrek ardura politikoa dagoen ala ez argitu dezakeelako".

Maria Eugenia Arrizabalaga EAJko legebiltzarkideak esan du Eusko Jaurlaritzak eskatutako ikuskaritza "ezagutza tekniko handiko" profesionalek egin dutela, eta gogor kritikatu du oposizioko taldeekin Zaldibarren inguruan "akordiorik" lortu ezin izatea.Azkenik, Eneko Andueza PSE-EEko legebiltzarkidearen ustez, oposizioko taldeei "ez zaie auditoretzaren emaitza gustatzen, ez duelako nahiko luketena esaten", eta haiek proposatzen duten lantaldea "ez da gertatutakoaz hitz egiteko, gobernu taldearen kontra egiteko baizik".

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X