COVID-19aren aurkako neurri berriak onartu ditu Nafarroako Parlamentuak
Nafarroako Parlamentuko alderdi politiko guztiek aho batez onartu dituzte COVID-19aren pandemiari aurre egiteko neurri murriztaile berriak, oposizioaren iritziz "berandu" iritsi badira ere.
Azken egunetan kutsatzeek izandako gorakadaz jabetuta, Nafarroako presidente Maria Chivitek erabaki zuen COVID-19aren aurkako neurriak zorroztea, eta Gobernuko gainerako alderdiek ere bat egin dute horretan. Bereziki, familia nahiz lagunarteko bileretan eta lokal publikoen ordutegietan izango dute eragina neurri horiek.
Kazetarien aurrean egindako adierazpenetan, Geroa Baik "zorroztasuna" eskatu du kasuak zenbatzerakoan eta horiei buruzko datuak ematerakoan.
EH Bilduk, bestalde, zerbaitetan "huts egin" dutela azpimarratu du. Horregatik, Hezkuntzan edota garraio publikoan hartutako neurrien gaineko "hausnarketa" eskatu du, "gehiago" egin litekeela iritzita.
Dena den, Navarra Suma izan da Gobernuaren jarrera gogorren kritikatu duena, argi utzi baitu neurriak "berandu" heldu direla eta "egoerak esku artetik ihes" egin diela. "Iragarritako neurriak orain arteko kudeaketa baldarraren isla dira", nabarmendu du Navarra Sumak.
Zure interesekoa izan daiteke
Astelehen honetan egingo dira Bilbon, Donostian eta Gasteizen hauteskunde-mahaietan nor egongo den aukeratzeko zozketak
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"