Eusko Alkartasuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAko kritikoek salatutako faltsutzerik izan ez zela ebatzi du epaileak

Joan den uztailean kritikoek aurkeztutako beste demanda bat bota zuten atzera, primarioetan Maiorga Ramirezen eskubideak urratu ez zirela ondorioztatuta.
Maiorga Ramirez Gasteizko Auzitegiaren aurrean.
Maiorga Ramirez Gasteizko Auzitegiaren aurrean. Artxiboko argazkia: EFE

Gasteizko Auzitegiko Lehen Instantziako zazpigarren epaitegiak atzera bota du Eusko Alkartasunako sektore kritikoak alderdiko zuzendaritzaren aurka jarri zuen salaketa. Epaileak ebatzi du ez zutela dokumenturik faltsutu.

Demanda Iratxe Lopez de Aberasturi, Maiorga Ramirez, Miren Aranoa eta Mikel Goenaga kritikoek aurkeztu zuten, baina epaileak ez du delitu zantzurik antzeman.

Joan den uztailean, sektore kritikoak jarritako beste salaketa bat baztertu zuen epaitegi horrek, alderdiko primarioetan Maiorga Ramirezen eskubideak urratu ez zirela ebatzita.

Epaiaren ostean, berriro jo zuten auzitegira prozesu judizial hartan zuzendaritzak aurkeztu zituzten hainbat agiri faltsuak zirela salatuta.  Alabaina, epaileak ez du deliturik antzeman eta kasua artxibatu du.

EAko zuzendaritzak "eztabaida auzitegietatik" atera dezatela eskatu die sektore kritikoko kidei, eta gatazka "elkarrizketaren eta negoziazioaren bidez" konpontzeko deia egin du.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X