Pandemiak eta justiziaren erabakiak baldintzatutako kanpaina abiatu dute Katalunian
Gauerdian hasi da, ofizialki, Kataluniako Parlamenturako hauteskunde kanpaina. Hasiera batean otsailaren 14an egitekoak dira bozak, baina ikusteko dago data horretan egingo ote diren ala ez. Izan ere, Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak ez du oraindik bere behin betiko erabakia eman.
Aurreko astean zabaldutako autoan, Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi zuen Parlamenturako hauteskundeak otsailaren 14tik maiatzaren 30era atzeratzeko Kataluniako Gobernuak onartutako dekretua. Datozen egunetan emango du bere behin betiko erabakia Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak. Bien bitartean, gaur-gaurkoz, indarrean dago otsailaren 14ko hauteskunde hitzordua.
Kontuan hartu beharreko beste puntu bat pandemiarena izango da. Covid-19ak eraginda, 84.000 pertsonak egin dute posta bidez botoa emateko eskaera. Horrez gain, hauteskunde mahaietarako aukeratu dituztenetako asko beldur dira. Pandemia betean egingo den kanpainan, abstentzioaren mamua uxatzen ahaleginduko dira alderdiak.
Quim Torra Generalitateko presidentearen inhabilitazioaren ostean etorri zen hauteskunde deialdia. Oraingoan, proces auziko presoek kanpainan parte hartu ahalko dute. Izan ere, Generalitateak hirugarren gradua aitortu die kanpainaren abiatzeko egunaren bezperan.
Pere Aragones Kataluniako Gobernuko jarduneko presidenteorde eta ERCren presidentegaiak hauteskunde kanpainaren hasierako ekitaldian adierazi duenez, "Kataluniako errepublika inoiz baino beharrezkoagoa da", haren esanetan, krisi egoera batean sumatzen baita gehien estatu batek eskaintzen dituen tresnen falta. "Ez dugu nahi berreraikuntza Moncloako bulego bihurtutako Generalitateak erabakitzea, eta hori da Salvador Illa PSCko hautagaiak egin nahiko lukeena", esan du Aragonesek.
JxCatek, bere aldetik, Sant Just Desvernen (Bartzelona) egindako ekitaldi telematiko batean eman dio hasiera kanpainari. Ekitaldian, Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohiak parte hartu du, Belgikatik. Carles Puigdemontek otsailaren 14ari aurre egiteko deia egin du, "Kataluniak aurrera egin dezan". "Orain berriro ezetz esan behar diegu. Eta berriz ere baiezko handia eman behar diogu Kataluniari. Urriaren 1ean, abenduaren 21ean eta Europako hauteskundeetan egin genuen bezala egiten badugu, aurre egingo diogu herrialdeak behar duen indarrarekin", azpimarratu du.
Alex Chacon PDeCATeko hautagaiak "independentziarako bidean geldiezin eta frustraziorik gabe aurrera egiteko" alternatiba gisa aurkeztu du bere burua, baita JxCatek eta ERCk osatzen duten egungo gobernuaren desadostasunak gainditzeko aukera gisa ere.
Dolors Sabater CUPeko presidentegaiak hauteskunde kanpainaren hasieran adierazi duenez, CUPek babes nahikoa lortu nahi du hauteskundeetan, Parlamentuan "gainezka egiteko indarrez" sar dadin.
Pedro Sanchezek Salvador Illa PSCko hautagaiaren aldeko apustua egin du, "haserrea, liskarra eta polarizazioa" gainditzeko. Salatu duenez, hori da independentismoak "alferrik galdutako" hamarkadak utzi duena. Salvador Illa hautagaiarekin batera PSCren kanpainari hasierako emateko ekitaldian, Sanchezek deitoratu egin du Kataluniako Gobernuak "hamarkada bat xahutu izana jendearen benetako arazoekin zerikusirik ez duten politiketan".
Ines Arrimadas Ciudadanoseko buruzagiaren ustez, Carlos Carrizosa Generalitateko presidentegaia da Kataluniako Gobernuan aldaketa gauzatzeko pertsonarik egokiena, katalanak "berriro ere besarkatzera" eramango dituena. Bartzelonan egin duen kanpaina irekierako ekitaldian, besarkada erabili du pandemiaren orrialdea pasatzeko eta Kataluniako prozesuaren auzia pasatzeko borondatearen ikur gisa.
Katalunian "benetako aldaketa" egin ahal izateko "aukera bakarra" bera dela esan du, ostera, Alejandro Fernandez Kataluniako PPko presidentegaiak, independentisten, ezkertiarren eta, bereziki, Salvador Illa PSCko hautagaiaren aurrean.
Ignacio Garriga Vox alderdiko hautagaiak, berriz, "heriotza eta hondamendia" eragitea eta pandemiaren kudeaketa arduragabea egitea leporatu dio Salvador Illa PSCko hautagaiari.
Zure interesekoa izan daiteke
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.