KATALUNIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ERCk eta JxCatek etorkizuneko gobernuaren egituraz hitz egin dute, lehen aldiz

Bi alderdietako negoziazio taldeek bilera egin dute Lledonerseko espetxean. Batzarraren balorazio positiboa egin dute.
Pere Aragones, Josep Maria Jove, Elsa Artadi eta Josep Rius Lledoners espetxearen kanpoan
Pere Aragones, Josep Maria Jove, Elsa Artadi eta Josep Rius Lledoners espetxearen kanpoan. EFE

Katalunian gobernua osatzeko negoziatzen jarraitzen dute. Atzo, ERC eta JxCat alderdietako negoziazio taldeek bilera egin zuten Lledonerseko espetxean. Ez dute akordiorik lortu, baina etorkizuneko gobernuaren egituraz hitz egin dute lehen aldiz. Zehazki, "Pere Aragones buru duen gobernu independentista bat osatzeko lanean jarraitzeko konpromisoa" hartu dute, "botoen % 52ren mandatuari erantzuteko".

Komunikatu bateratu batean bi alderdiek azpimarratu dutenez, Kataluniako gobernu berriaren egituraz hitz egin dute lehen aldiz. Horrez gain, "oraindik ixteko dauden beste gai batzuk ere errepasatu" omen dituzte.

Batzarrak hiru ordu eta erdi inguru iraun du. ERCren aldetik, Pere Aragones, Oriol Junqueras eta Josep Maria Jove joan dira, eta JxCatetik, ostera, Jordi Sanchez, Elsa Artadi eta Josep Rius. Oriol Junqueras eta Jordi Sanchez Lledonersen daude preso.

"Gobernu independentista berri baten alde" egiten ari diren negoziazioaren harian kokatu dute bilera, baina Pere Aragones ERCko presidentegaiarentzat lehena izan da.

Oriol Junquerasek ere lehen aldiz hartu du parte bertan, ez baita ERCren negoziazio taldeko kide. Jordi Sanchezek, ostera, modu telematikoan parte hartu izan du aurreko bileretan.

Batera zein bestera, gobernua osatzeko denbora agortzen ari zaie; izan ere, maiatzaren 26an gobernurik ez badago, hauteskundeak errepikatu beharko dituzte Katalunian.

Zure interesekoa izan daiteke

PAMPLONA, 14/09/2026.- Los grupos que sustentan al Gobierno de Navarra han reclamado este lunes una solución urgente que permita garantizar la continuidad de las obras de duplicación de los túneles de Belate con plena seguridad jurídica y sin un coste adicional injustificado para las arcas públicas. Representantes de PSN, Geroa Bai y Contigo-Zurekin se han reunido con el Gobierno foral para conocer la situación de las obras y las alternativas que se estudian después de que quedara descartada la posibilidad de abonar mediante la figura del enriquecimiento injusto unos sobrecostes por valor de 8,5 millones de euros. Geroa Bai ha sido el grupo más duro con la acción del Gobierno y su portavoz, Pablo Azcona, ha asegurado haber salido de su reunión con el Ejecutivo "más preocupado" de lo que había entrado, ante una obra que considera "trascendental" y que se encuentra en una situación de "impás". En la imagen, la presidenta de Navarra, María Chivite, y el consejero de Cohesión Territorial, Oscar Chivite, tras finalizar la reunión en el Parlamento foral. EFE/Villar López
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Chivitek hauteskunde kutsua ikusi dio Geroa Bairi, Belateko lanen bileratik "sartu baino kezkatuago" atera zela esan ostean

Ezustean eta harriduraz hartu ditu Nafarroako presidenteak Geroa Baik atzoko bileraren ostean egindako adierazpenak. Izan ere, Gobernuko bazkideek Belateko tunelen egoera aztertzeko bart egindako bileraren ostean, Pablo Azcona bozeramaileak "sartu baino kezkatuago" atera zela esan zuen. Azpiegituraren etorkizunari buruz esan du "oraindik ez dagoela ezer itxita".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X