Ertzainen kontrako erasoak salatu eta elkarbizitzaren aurkako jarrerak alboratzeko eskatu du Urkulluk
Iñigo Urkullu lehendakariak sare sozialen bitartez salatu ditu bart Bilbon izandako "istilu larriak". Lau pertsona atxilotu ditu Ertzaintzak goizaldean Bilbon, covid-19aren aurka egiteko indarrean dauden osasun-arauak "behin eta berriz urratzeagatik" identifikatzera hurbildu zaizkien ertzainei eraso egitea lepoatuta. Urkulluk dioenez, "Ñabardurarik gabe gaitzetsi behar dira eta hala egiten dugu. Benetako erantzunkizunetik arreta desbideratu eta gizartearen duintasuna iraundu besterik egiten ez duten hitz eta kontzeptuek ez dute lekurik".
Aurreko asteburuan Donostian izandako istiluak izan ditu hizpide, izan ere, "duela egun batzuk Donostian adostutako gaitzespen instituzionaletik ihes egin" izana leporatu dio, inplizituko EH Bilduri. Koalizioak uko egin zion liskarrak gaitzesteko adierazpen instituzionala sinatzeari, Ertzaintzari babesa jasotzen zuelako; hala ere, Gipuzkoako hiriburuan izandako "ekintza bandalikoak irmo" gaitzetsi zituen.
Urkulluk azaldu duenez, aste honetan bertan, "akusazio larriak" jaso dituzte "bakearen etsaiak garela esan digute 'ongi etorriak' kritikatu ditugunei. Hori orain eta beti egin dugu, baina 'Atzerapausorik ez' adierazpena entzun behar izan dugu. Adierazpen eta jarrera hauek onartezinak dira, ez dute batere laguntzen ezinbestekoa den bizikidetza eraikitzen", azpimarratu du.
Elkarrizketaren alde agertu du: "hitz egin behar da, bai. Bizikidetzaren aldeko ahaleginak urratzen dituzten jarrera horiek baztertu eta oinarrizko printzipio eta balioak adostu behar ditugu. Egiteke dagoen eragindako kalte bidegabea aitortzea ezinbestekoa da". Era berean, ezizinbesteko jo du "Eusko Legebiltzarrean 'ongi etorri' deitutakoen inguruan gehiengoak adierazitako borondatea betetzea".
"Bizikidetza integralaren aldeko ahaleginak urratzen dituzten jarrera horiek betiko baztertuko dituen oinarri etiko bat partekatzea" eskatu du. "Gizartea printzipio eta balio partekatuen oinarri sendotik eraikitzea da garrantzitsuena ", esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Epaileak Zapateroren alabak eta idazkaria inputatu ditu
Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak eskatuta hartu du erabakia epaileak, beren defentsarako eskubidea baliatu ahal izan dezaten.
Chivitek euskara Nafarroako berezko hizkuntza gisa aitortzea proposatu du
Nafarroako presidenteak proposamen hori defendatuko du Foru Hobekuntzaren erreforman, eta hizkuntza hezkuntzatik, aniztasunetik eta ezagutzatik lantzearen aldeko apustua egingo du, eztabaida politikotik urrun.
Trumpek akordioa sinatu du Iranekin, Versaillesera egindako bisitan
AEBko presidenteak aurreikusitakoa baino bi egun lehenago zigilatu du ituna. Akordioak, 14 puntuz osatua, 60 egun ematen dizkie aldeei beste atal batzuk negoziatzeko.
EAJk Sanchezen gaineko presioa areagotu du, eta PPk "Parlamentua isilaraztea" leporatu dio
Kongresuan egin duten Gobernuaren kontrol saiak bi gai nagusi izan ditu. Batetik, EAJk Sanchezi aurrekontu batzuk aurkezteko edo hauteskundeak deitzeko eskaria egin dio. Bestetik, PPk kritika ugari egin dizkio hauteskundeak aurreratzeko bere bozketa proposamena atzera bota ondoren.
Aske utzi dute Enrique Maya Iruñeko alkate ohiari egindako erasoarekin lotuta atxilotu duten gizona
Joan den ekainaren 9an, Iruñeko alkate ohia iraindu eta bularrean kolpatu zuten Estafeta kalean, inolako kalterik jasan gabe. Egun batzuetako ikerketaren ostean, atzo, asteartea, gizon bat atxilotu zuten autoritatearen aurkako atentatu delitu bat egotzita.
Epaileak ez dio kautelazko neurririk ezarri Zapaterori, ez baitu ihes egiteko eta frogak suntsitzeko arriskurik ikusi
Epailearen esanetan, “ez ditu ezeztatu inputazio autoan jasotako delitu zantzu arrazoizkoak”.
Pradalesek elikagaien eta energiaren BEZa jaistea eskatu dio Sanchezi, eta oposizioak erantzun falta kritikatu du
Eusko Legebiltzarrak bizimodu duina bermatzeko osoko bilkura monografikoa egin du gaur, EH Bilduk bultzatuta. Otxandianok ohartarazi du ongizaterako arrisku nagusia ez dela balizko "inbasio militar bat", etxebizitzen garestitzea eta soldata txikiak baizik, eta sektorea "desmerkantilizatzea" eskatu du.
Zapaterok deliturik egin izana ukatu du epailearen aurrean: "Egia nagusituko da, eta zalantzan daudenei konfiantza itzuliko diet"
Espainiako Gobernuko presidente ohia eraikinaren atari nagusitik sartu da, eta hiru orduz deklaratu du. Ondoren zabaldu duen oharrean, errugabea dela berretsi du: "Mingarriena da jakitea jende asko etsita senti daitekeela, nitaz esaten direnak sinesten baditu".
Albiste izango dira: Zapateroren deklarazioa Auzitegi Nazionalean, lehendakariari elkarrizketa eta Azkena Rock jaialdiaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Pradales: “Neurri nagusia etxebizitza gizarte funtsa da, eta 2027ko aurrekontura begira neurri berriak sartuko ditugu”
Imanol Pradales lehendakariak azpimarratu du etxebizitzaren arazoa ezin dela "egun batetik bestera" konpondu, eta uste du legealdiaren bigarren erdian ereindakoaren lehendabiziko fruituak jasoko direla.