ATXILOKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Puigdemont Sardiniako agintariekin bildu da, Aragones hartu aurretik

Sassariko (Sardinia, Italia) Apelazio Auzitegiak atzo aske utzi ostean, Generalitateko presidente ohiak esan du "Espainiaren jazarpenera ohituta" dagoela.
18:00 - 20:00
Puigdemont txaloka hartu dute L’Alguerreko kaleetan

Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohia Christian Solinas Sardiniako presidentearekin eta Mario Ponoci L'Alguerreko alkatearekin bildu da gaur, eta arratsaldean Pere Aragones Kataluniako presidentearekin eta Jordi Puignero presidenteordearekin elkartuko da, irlara iristen direnean. 

"Espainiaren jazarpenera ohituta nago, baina azkenean beti da berdina: librea naiz eta borroka egiten jarraituko dut", adierazi du hedabideen aurrean.

Aragones eta Puignero itsasontziz joan dira Sardiniara, eta Porto Torresera eguerdian iristea espero zen, baina atzerapenak izan dira eta komunikazioa zaila da, itsaso zabalean ez dagoelako telefonoz hitz egiteko aukerarik.

Puigdemontek eta agintari kataluniarrak agerraldia egingo dute 17:30 aldera L'Alguer erdigunean, eta ordubetera presidente ohiak prentsaurrekoa emango du.

Aragones Puigdemonti babesa adieraztera bertaratuko da. Azken hori ostegunean atxilotu zuten, L'Alguerreko aireportuan, Espainiako Auzitegi Gorenaren agindu bat oinarri hartuta.

Adifolk elkarteak antolatutako ekimen batean parte hartzera joan zen Sardiniara Puigdemont, Kataluniako beste hainbat ordezkarirekin batera, tartean, Victoria Alsina Generalitateko Atzerri Gaietako kontseilaria. L'Alguerreko aireportuan lur hartu orduko,  Italiako Poliziak atxilotu egin zuen, eta Sassariko espetxean sartu zuten, harik eta atzo arratsaldean hiri horretako Apelazio Auzitegiak inolako neurririk gabe libre uztea erabaki zuen arte.

Orain, Espainiak Puigdemonten kontra igorria duen euroaginduaren auzia argitu beharko du Italiako Justiziak, eta deklaratzera itzuli beharko du presidente ohiak urriaren 4an Sassariko Auzitegira.

Puigdemont aske uztearen berria txalotu egin zuen Aragonesek, sare sozialetan zabaldutako mezu batean: "Puigdemont aske geratzea ospatzen dugu, baina duela lau urtetik hona erbestean bizitzera behartzen duen jazarpen judiziala gaitzesten jarraitzen dugu".

Aurrez, Generalitatean egindako agerraldi batean, Kataluniako presidenteak eta hainbat kontseilarik gogor salatu zuten atxiloketa, eta Espainiako Gobernuarekin abiatu berri duten elkarrizketa prozesuan gertaera honek ez duela ezertan lagunduko adierazi zuten. Indenpendentismoaren kontrako "errepresioa" bertan behera uzteko eskatu zion Aragonesek Espainiako Gobernuari.

Euskal indar politiko nagusiek ere atxiloketa salatu zuren, eta elkartasuna adierazi zieten berari eta Kataluniako herriari. Ildo beretik mintzatu zen Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu eta lehendakariordea; horren hitzetan, Puigdemonten atxiloketa "arazo politiko bat judizializatu" izanaren ondorio da.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" krisiaren aurkako neurriekin, baina EH Bilduren ustez, "ez da nahikoa"

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu nahi, eta Podemosek salatu du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X