Gizartea ez dago bake prozesuarekin kezkatuta, hainbat kontu egiteko daudela uste duen arren
10 urte dira ETAk bere amaiera iragarri zuela. Hamarkada bete berritan, euskal jendartearen zati handi batek esan du "garai hura gainditutzat" duela eta bake prozesua eta bizikidetza ez daudela bere kezken artean. Horixe da, hain justu, urtemuga horren harira XXVI. EITB Focus inkestaren emaitza nagusiena.
Gaur egun dituzten kezka nagusiak zeintzuk diren galdetu zaie herritarrei, eta gizartearen heren batek ekonomia-enplegua (% 33,5) edota osasuna (% 27) aipatu ditu. Gainerako gaiek ez dute % 5aren langa gainditu, eta itaundutakoen % 2,2k bakarrik egin diote aipua bake prozesuari.
Hala, 10 herritarretik 7k diote pertsonalki "garai hura gainditu" dutela; 5etik 1ek aitortu duenez, ordea, egiteke du prozesu hori. Bestalde, gizarteak ETAren garaia itxi duen ala "hainbat kontu egiteko" dituen galdetuta, bigarrenaren alde egin dute gehienek. % 20ren ustez, berriz, amaitutzat eman daiteke garai hura.
Egiteko daudenen artean, bost lagunetatik batek presoak hurbildu behar direla dio (EAEko herritarren % 20,4ren ustea da hori, eta Nafarroako biztanleen % 16rena). Era berean, itaundutakoen % 15,4k uste dute ETAk eta ezker abertzaleak damua eta aitortza dutela egiteke. Gizartearen batasuna aipatu du jendartearen % 14k, eta % 9k biktimen gaiari heldu dio.
Biktimak hizpide, eta zegokien egia, justizia eta erreparazioa izan duten galdetuta, jendartearen ia % 60k ezetz erantzun du. Handiagoa da, bestalde, ETAk egindako mina justua izan ez zela aitortu beharko zukeela usten dutenen portzentajea (ia % 74k iritzi diote horrela).
Horrez gain, EAEko eta Nafarroako herritarren hiru laurdena ETAko presoak gerturatzearen alde dago.
Halaber, jendartearen erdiak baino gehiagok uste du ETAk lehenago utzi behar zituela armak, eta "ziur" dago ez dela tankerako mugimendurik egongo etorkizunean. Aipagarria da gazteria (18-30 urtekoak) dela duda-muda gehiago agertu dituela azken kontu horren harira.
Azkenik, ETAren amaiera ahotan, jendartearen erdiak esan du "asko" aldatu duela herritarren bizitza, batez ere turismoa bultzatzeko edota EAEk kanpoan duen irudia hobetzeko.
Datu teknikoak
Gizakerrek EITB MEDIAko albistegietarako egindako inkesta EAEn eta Nafarroan bizi diren 1.600 pertsonari egin zitzaien (400 Araban, 400 Bizkaian, 400 Gipuzkoan eta 400 Nafarroan).
La= ±% 2,45, konfiantza-maila % 95, p=q=0´5, datu orokorretarako, eta ±4,90%, lurralde bakoitzerako.
Landa-lana 2021eko irailaren 28tik urriaren 4ra egin zuten, elkarrizketak telefonoz eginez.
Galdeketen% 25,1 euskaraz egin zituzten, eta gainerako % 74,9, gazteleraz.
Inkesta hori egiteko hautatutako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak baztertu egin du adostasunik ez duten neurriak krisiaren aurkako planean sartzea
Alokairuko etxebizitzetan bizi direnei nolabaiteko babesa emateko neurriak negoziatzen ari dira oraindik. Dekretua ostiralean onartuko dute Ministroen Kontseiluan eta datorren astean bozkatu Kongresuan.
Bengoetxea: "Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea"
Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du Korrika beti izan dela "euskararen inguruko topagune sozial handia", eta "garrantzitsua" dela "batzen duen espazioa izaten jarraitzea". "Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu", adierazi du.
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.