Hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Macron da faborito inkestetan, % 25eko babesarekin

Horren atzetik geratuko lirateke Zemmour eta Le Pen ultraeskuindarrak. Frantziako Presidentetzarako hauteskundeen lehenengo itzulia apirilaren 10ean izango da, eta bigarrena, bi aste geroago.
Emmanuel Macron Frantziako Gobernuko presidentea. Argazkia: Efe
Emmanuel Macron Frantziako Gobernuko presidentea. Argazkia: Efe

Emmanuel Macron Frantziako Gobernuko presidentea da herritarren artean babes zabalena (% 25ekoa) jasoko duen hautagaia, gaur argitaratutako inkestaren arabera, eta bigarren lekuan Eric Zemmour ultraeskuindarra (% 16,5-18ko boto-asmoa) legoke.

Zemmourren atzetik, oso gertu, Marine Le Pen eskuin muturreko hautagaia legoke (% 16-18), LCI telebista kateak eta Le Figaro egunkariak argitaratu duten Ifop-Fiducialen inkestan agertzen denez.

Litekeena da Xavier Bertrand izatea errepublikano kontserbadoreen hautagaia (abenduan izango dira primarioak), eta laugarren postuan dago, % 13ko babesarekin. Ondoren geratuko lirateke Jean-Luc Melenchon Frantzia Intsumisoaren hautagaia (% 8,3) eta Anne Hidalgo Alderdi Sozialista historikoaren hautagaia (% 10).

Frantziako Presidentetzarako hauteskundeen lehenengo itzulia apirilaren 10ean izango da, eta bigarrena, bi aste geroago.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X