ERCk ohartarazi du % 6ko kuota betetzen ez bada, ez duela Ikus-entzunezkoen Legea babestuko
Esquerra Republicanak (ERC) ez du ontzat hartu astearte honetan Ministroen Kontseiluak onartutako Ikus-entzunezko Legearen proiektua, eta PSOEri "tranpak" egitea leporatu dio, duela astebeteko akordioa hautsi duela; hau da, ikus-entzunezko plataformek gutxienez edukien % 6 erkidego bakoitzeko hizkuntza koofizialetan, euskaraz, katalanez eta galegoz, eskaintzea aurreikusten eta bermatzen duen lege bat idazteko akordioa.
Edukiak hizkuntza horietan eskaintzearen % 6ko kuotaren puntua in extremis sartu zen Ikus-entzunezko Komunikazioaren Legean, Espainiako Gobernuak eta ERCk 2022rako aurrekontu orokorrak onartzeko errepublikarren babesa lortzeko negoziazioen esparruan egindako hitzarmen baten ondorioz.
Alabaina, atzo arratsaldean jakin zenez, ministroek onartutakoaren arabera, Netflix, HBO Max, Disney+ edo Prime Video bezalako nazioarteko plataformek ez dute bete beharko edukien % 6 euskaraz, katalanez edo galizieraz eskaini behar izateko baldintza hori, egoitza soziala Estatutik kanpo dutelako.
Nadia Calviño Espainiako Gobernuko presidenteorde eta Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako ministroak asteazken honetan adierazi duenez, Espainiako Gobernua "oso irekita" dago Ikus-entzunezko Legea Kongresuko talde parlamentarioekin negoziatzeko, baina ohartarazi du arauak ezin duela "Europako araudia urratu".
Horren harira, Gabriel Rufian ERCko bozeramaileak erantzun dio, hain zuzen ere "Europako araudiak ikus-entzunezko ekoizpena eta bertatik eratorritako hizkuntza-aniztasuna babestera gonbidatzen" dituela estatu kideak. Gaineratu duenez, "ikusi dugu beste herrialde batzuetan egin dela, hala nola Frantzian, Alemanian eta Belgikan". Bozeramailearen esanetan, Espainiak enpresa horiei eragiten dien legerik ezin duela egin esatea "engainatzea" da.
Alderdi independentistaren bozeramaileak jakinarazi duenez, PSOErekin "premiazko bilera" eskatu dute gai horri heltzeko, eta ohartarazi du ez dela oso burutsua Gobernuak hizkuntza koofizialen gaiarekin "adarra jotzea". Gainera, ohartarazi duenez jarrera horrek ondorioak izan ditzake hurrengo legeak negoziatzeko edo Estatuko Aurrekontu Orokorrak onartzeko (gaur egun Senatuan daude). "Agertoki guztiak irekita daude", adierazi du.
ERCk ohar batean azaldu duenez, Ministroen Kontseiluak onartutako Ikus-entzunezko Legearen proiektua "hankamotza eta eskasa da, eta ez dio erantzuten katalanak eta Kataluniako ikus-entzunezkoen sektoreak behar dutenari"; beraz, ez du onartzeko asmorik, aldatzen ez bada.
Rufianek azpimarratu duenez, "Herrialde honetan ikus-entzuleei zuzentzen zaizkien ikus-entzunezko plataforma guztien katalanezko, galegozko eta euskarazko ikus-entzunezko ekoizpena" bermatzen ez badute, ez dute legea babestuko, ERCrentzat, hizkuntzaren gaia "sakratua" delako. "30.000 lanposturi eragiten dien sektorea babesten ez badugu, pikutara joango da sektore osoa", azpimarratu du.
"Bakoitzak jakingo du ze itun dituen multinazionalekin, guk horiek errespetatzen ditugu. Baina argi utzi behar da, ez dagoela multinazionalik, demokrazia oso batean, gobernu bati esan ahal dionik legeak nola egin, are gutxiago, ustez aurrerakoia den gobernu baten kasuan", azpimarratu du Gabriel Rufianek, eta bere jarrera defendatzen" askoz jende gehiago "egon beharko litzatekeela gaineratu du, Unidas Podemos aipatuz.
Jaume Asens Unidas Podemosek Kongresuan duen talde parlamentarioko presidenteak esan duenez, Ikus-entzunezkoen Legeari dagokionez bere alderdia "ezezkotik gertuago dago baiezkotik baino, eta PSOEri, bere koalizioko kideari, leporatu dio araudiaren edukia beraiekin negoziatu ez izana eta Ministroen Kontseilura aldebakartasunez eraman izana.
Hala adierazi du Kongresuko korridoreetan egindako adierazpenetan, eta sozialistei aurpegiratu die, aurreproiektuan parte hartzeko eskaera egin arren, bere bazkideak "oposizioko alderdi" batekin hitz egitea erabaki duela, ERCri erreferentzia eginez.
Zure interesekoa izan daiteke
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.