EAEko herritarren % 40k gobernu aldaketa nahi dute eta erdiak baino gehiagok, lehendakaria emakumea izatea
Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren % 41,7k gobernu aldaketa nahi dute; % 30,1ek, ordea, ez, azken Deustobarometroaren arabera. Dena dela, hamar herritarretatik zazpik ez dute uste aldaketa Eusko Legebiltzarrerako hurrengo hauteskundeetan gauzatuko denik.
% 37k EAJren eta EH Bilduren arteko gobernuaren alde egin dute eta % 36k, ezkerreko koalizioaren (EH Bildu, PSE-EE eta Elkarrekin Podemos-IU) alde.
Deustuko Unibertsitateak sei hilabetean behin egiten duen txostena egiteko, 1.000 dei inguru egin zituzten abenduaren 2tik 9ra bitartean.
Inkestan parte hartu dutenen % 56k hurrengo lehendakaria emakumea izatea nahi dute.
Egungo estatus politikoa aldatzea nahi dute erdiek baino gehiagok: estatu independente bihurtuta (% 16) edo autonomia gehiago lortuta (% 36). Egungo autonomiari eutsi nahi dio ia herenak (% 30).
Erakunde edo instituzioekiko konfiantzaren inguruan galdetuta, Ertzaintzak 5eko langa gainditu du; ez, ordea, tokian tokiko udalek (4,58 puntu) eta Eusko Jaurlaritzak (4,55 puntu).
Memoria eta bizikidetza hizpide, herritarren % 28,9 iragana gainditutzat ematearen aldekoak dira, "iraganean sakondu barik eta etorkizunari begiratuta". Laurdenak uste du "partekatutako kontakizun adostu" behar dela, eta erdiaren aburuz, "gertatutakoaren inguruko ikuspegi ezberdinak bilduta, elkarrizketa abiatzea da garrantzitsua".
Dena dela, gehiengo zabal baten iritzian (%86), indarkeria ezin da erabili helburu politikoak lortzeko. Galdetutakoen erdiak dio aske sentitzen dela uneoro bere iritzi politikoak adierazteko.
Zure interesekoa izan daiteke
"Eskubideen eta subiranotasun energetikoaren 'amerria'" aldarrikatuko du Sumarrek Aberri Egunean
Bere eredua EAJren "Petronor ereduaren kearekin" jarri du aurrez aurre.
Podemos, IU eta Sumar koalizioan aurkeztuko dira Andaluziako hauteskundeetara
Alderdi progresistek Por Andalucía koalizioan aurkezteko akordioa lortu dute, Iniciativa del Pueblo Andaluz, Alternativa Republicana, Partido Verde eta Alianza Verde alderdiekin batera.
Milaka gazte independentista bildu dira Abadiñoko Gazte Topagunean
Gaurtik igandera bitartean, mahai inguruak eta kontzertuak izango dira ekitaldi nabarmenenak. Amaiur Egurrola Ernaiko bozeramaileak esan du "Euskal Herrian ditugun erronken aurrean gazteok dugun paperaz gogoeta egiteko" balioko duela topaguneak eta ondo pasatzeko deia egin die parte-hartzaile guztiei.
Otegik dio estatus berriaren inguruan akordioa badago, jauzi kualitatiboa emateko izango dela
(Naiz-ek utzitako irudiak). Arnaldo Otegik dio ezin duela ziurtatu estatus berriaren inguruan akordioa egongo denik jeltzale, sozialista eta beraien artean, baina egotekotan urrats kualitatibo bat emateko izango dela. Halaber, EH Bilduk gero eta boto gehiago jasotzen dituen alderdia dela nabarmendu du, eta ziurtatu du denbora kontua dela agintera iristea.
'Aberria bizi' lelopean ospatuko du EAJk Aberri Eguna igandean, Bilbon, "garena aldarrikatzeko"
"Euskadi lurralde bat edo izen bat baino gehiago izatea" eskatu dute jeltzaleek, nazioarteko ordena kolokan dagoen testuinguruan, "aberri bizia garela eta egunero bizi dugula aldarrikatzeko".
Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko
Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.
Zergatik ospatzen da Aberri Eguna? Jatorria, non eta Irlandan… eta Sizilian
Lehen Aberri Egunaren atarian argitaratutako Jesus Zabala buruzagi jeltzalearen artikulu batek data hautatzeko arrazoiak jaso zituen. Mikel Aizpuru historialariak ospakizunaren jatorria aztertu du.
Manuel Hernaez Ruidiaz milizianoaren gorpuzkiak identifikatu dituzte Zornotzako hilerrian
Matutekoa (Errioxa) jaiotzez, Bilboko bizilaguna zen eta Izquierda Republicanako Zabalbide batailoian borrokatu zuen Gerra Zibilean. Haren 91 urteko alabak emandako DNA laginari esker lortu da identifikazioa.
Baxoa euskaraz egiteko aldarrikapena Asanblea Nazionalera eraman dute Seaskako ikasleek
Peio Dufau eta Paul Molac diputatuek gonbidatuta, entzunaldi batean parte hartu dute euskal ikasleek Bretainiakoekin batera.
Lemoako alkatearen aurkako pintadak gaitzetsi ditu Udalak, eta, mehatxuen aurrean, "elkarrizketaren eta bizikidetzaren alde" egin du
Udal taldeek "elkarbizitzarekin, errespetuarekin eta parte-hartze demokratikoarekin" duten konpromisoa berretsi dute, eta "Lemoaren izaera ireki eta pluralaren alde" egin dute, "herri gisa" batzen gaituzten "balio komunitarioak indartzeko".