BIZKAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Usansolo independentearen alde bozkatu du herritarren % 81,5ek

2302 pertsonak eman dute gaur botoa, % 63ko partaidetza lortuz. Iñigo Hernando Galdakaoko alkatearentzat, zenbakiek "kontsulta hori egitearen garrantzia" erakutsi dute, eta "kontuan hartzeko datuak" direla azpimarratu du.
18:00 - 20:00
Iñigo Hernando Galdakaoko alkatea: "Kontuan hartu beharreko datuak izango dira"

Usansoloko herritarrek Galdakaotik bereizitako udalerria izan nahi dutela erabaki dute gaur. Boto-emaileen % 81,5k "bai" erantzun dio "Nahi al duzu Usansolo udalerri independente gisa eratzea?" galderari. 

16 urtetik gorako 3.700 herritar inguru zeuden gaur botoa ematera deituta. Parte-hartzea % 63,12koa izan da; izan ere, 09:00etatik 20:00etarako hautestontziak itxi arte 2.302 boto jaso dira.

Iñigo Hernando Galdakaoko alkateak oso modu positiboan baloratu du parte-hartze hori. Azpimarratu duenez "gaurko ariketa demokratiko hau lasaitasun eta normaltasun osoz" egin dute herritarrek eta zenbakiek agerian utzi dute "zeinen garrantzitsua zen galdeketa hau egitea". Nabarmendu du, galdeketa loteslea ez bada ere, "kontuan hartu beharreko datuak" direla.

Emakume bat botoa ematen Usansolon. Argazkia: EFE Emakume bat botoa ematen Usansolon. Argazkia: EFE

Joan den martxoaren 7an iragarri zuen galdeketa Galdakaoko Udalak, herri galdeketa ez loteslea egiteko baimena foru arau batean jaso ostean.

Gaurko bozketaren emaitza Bizkaiko Foru Aldundiari igorriko dio Galdakaoko Udalak. Era berean, segregazio edo desanexio prozesuaren memoria bat bidaliko dio.

Txostenak aztertu ondoren, Bizkaiko Batzar Nagusiek Usansolo udalerri independente bihurtzeko aukeraren inguruan erabaki beharko dute. Batzar Nagusiek babesa ematen baldin badiote, Galdakaotik banandu ahal izango da.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" krisiaren aurkako neurriekin, baina EH Bilduren ustez, "ez da nahikoa"

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu nahi, eta Podemosek salatu du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X