85. urteurrena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako Gobernuko ordezkari bat izango da lehen aldiz Gernikako bonbardaketa gogoratzeko ekitaldian

Fernando Martinez Lopez Memoria Demokratikorako Estatu idazkaria etorriko da Gernikara.
Gernikako bonbardaketaren irudia
Gernikako bonbardaketaren irudia. Argazkia: EITB MEDIA

Espainiako Gobernuak ordezkaritza bidaliko du, lehen aldiz, Gernikako bonbardaketa gogoratzeko ekitaldian, 85 urte beranduago.

Ordezkaria Fernando Martinez Lopez, Memoria Demokratikorako Estatu idazkaria, izango da.

Pedro Sanchezek gaur bertan izan duzu hizpide herri bizkaitarrean duela 85 urte gertatutakoa:  "Gernikako bonbardaketa nazien abiazioaren eskutik Gerra Zibileko pasarterik ankerrenetakoa izan zen. 85 urte beranduago, gertatutakoa eta horren biktima guztiak oroitzen ditugu".

Arratsaldeko ekitaldia

Martinez Lopezek gain, arratsaldeko ekitaldian besteak beste Iñigo Urkullu lehendakariak, Sergii Solovey Ukrainako Enbaxadaren idazkari nagusiak eta Jose Maria Gorroño alkateak hatuko dute parte.

Josu Erkoreka, Idoia Mendia eta Beatriz Artolazabal sailburuek Urkullu lagunduko dute ekitaldian. Zalloko hilerriak hartuko du omenaldia 16:30ean. Era berean, bonbardaketan onik atera zen bikote batek parte hartuko du lore eskaintzan. 

Ondoren, 17:30ean harrera ofiziala egingo dute Gernikako Juntetxean, eta Bakearen Museoan bisita.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X