EITB FOCUS
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aznarez: "Zerbitzu publikoak bermatu eta eskuinaren aurrean berme demokratikoa izaten jarraitu behar dugu"

Ainhoa Aznarez Podemos Ahal Dugu Nafarroako parlamentariak "kezkagarri" jo du EITB FOCUSak iragarri duen Vox-en gorakada eta, horren aurrean, ezkerra kontsolidatu eta eskubideen hedapenari eusteko beharrean jarri du azpimarra.
Ainhoa Aznarez, Podemos Ahal Dugu Nafarroa. EITB Media.
Ainhoa Aznarez, Podemos Ahal Dugu Nafarroa. EITB Media.

Ainhoa Aznarez Podemos Ahal Dugu Nafarroako parlamentariaren iritziz Voxen gorakada da EITB FOCUSen inkestak Nafarroarako aurreikusi dituen emaitzetan kezkagarriena. 

EITB Focus inkestak beherakada aurreikusi du Podemos Ahal Dugu Nafarroarentzat; Iruñeko Udalean ordezkaririk gabe jarraituko luke eta Parlamentuan gaur egun dituen bi legebiltzarkidetako bat galduko luke. 

Nafarroako Parlamentuan kazetarien galderei erantzunez egindako adierazpenetan, Aznarezek azaldu du azken egunetan inkesta asko atera direla eta "emaitza desberdinak" aurreikusten direla horietan koalizio morearentzat. Euren alderdiaren emaitzen balorazioan sartu gabe, positibo jo du "eskuinak eta ultraeskuinak ez dutela gehiengorik lortuko". 

Hala ere, "kezkagarri" iritzi dio Vox-ek Nafarroako erakundeetan sartzeko aukera izatea. Izan ere, EITB FOCUS inkestaren arabera, Vox, lehen aldiz, Parlamentu nafarrean sartuko litzateke bi ordezkarirekin, bai eta Iruñeko Udalean ere, ordezkari batekin. 

Hori dela eta, Aznarezek azaldu duenez, Podemos Ahal Duguk bi erronka ezarri ditu datorren legegintzaldirako: "batetik zerbitzu publikoak bermatzea, eta bestetik, aurrean dugun eskuin eta eskuin muturraren aurrean berme demokratikoa izaten jarraitzea". 

Azken urteotan nafarren eskubide politiko, sozial eta kulturaletan egindako hedapen lanari jarraitu eta "ezkerra kontsolidatu" beharra azpimarratu du. 

Nabarmendu du lantzen ari diren ezkerreko indar, eragile eta independenteen plataforma zabalak zeresana emango duela eta, ohartarazi du inkestak ez duela puntu hau kontutan hartzen. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sanchezek "gerrari ez" leloa defendatu du, eta adierazi du ez dela Trumpen "errepresalien beldur"

AEBk eta Israelek Irani egindako erasoaren harira egindako adierazpen instituzional batean, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak azpimarratu du Espainiaren jarrera argia dela: nazioarteko zuzenbidea ez errespetatzea arbuiatzea eta iraganeko akatsetan erortzea saihestea. Ohartarazi duenez, Espainia "ez da munduarentzat txarra den zerbaiten konplize izango, baten baten errepresalien beldurragatik soilik".

Jauregi Trump
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jauregik uste du Trumpek "oztopoak" izango lituzkeela Espainiarekiko merkataritza harremanak eteteko, Europa "merkatu bakarra" delako

Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak Euskadi Irratian esan du Trumpek "zail" izango lukeela Espainiaren kontrako merkataritza blokeoa aplikatzeko, Europa "merkatu bakarra" delako. Europaren indarra "batasunean" dagoela nabarmendu du. Hala ere, adierazi du AEBko Gobernuak "neurri indibidualekin min egin dezakeela".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X