Lasagabaster: "Beranduegi aurkeztu du dimisioa Lesmesek"
Carlos Lesmes Auzitegi Goreneko eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko (BJKN) presidenteak dimisioa "beranduegi" aurkeztu du, eta "ez da kasualitatea" ia lau urtez karguan jardunean egon ondoren orain uztea. Iñaki Lasagabaster (Gasteiz, 1953) legelari eta EHUko Administrazio Zuzenbideko katedradunaren hitzak dira. Horren iritzian, "oso kezkagarria" da Espainiako justizian gertatzen ari dena.
Esan du Lesmesek BJKNko presidentetzan egin duen denbora "ondo aprobetxatu" duela bere intereseko izendapenak egiteko. "Jardunean egon arren, ia 50 izendapen egin ditu auzitegi ezberdinetan, oso izendapen garrantzitsuak guztiak. Hori ez da kasualitatea. Izendatutako pertsona horiek gai garrantzitsuak epaitu beharko dituzte", azpimarratu du.
Aspalditik ikusten du Lasagabasterrek "botere banaketa kolokan", eta justiziaren egoerak "haserrea" eragiten dio. Halere, bereizi egiten ditu "beheko auzitegiak eta goikoak": "Beheko auzitegiak —familia edota lan alorreko gaiekin lotutakoak— , egunero lanean ari direnak, ondo ari dira, hainbat atal kritikagarri dituzten arren. Baina goiko tribunalak interes jakin batzuen arabera ari dira, eta ez dira independenteak. Hori ez da onargarria, inolaz ere".
Agertoki hori "Europan beste inon ez" dela gertatzen adierazi du. "Espainian, Auzitegi Konstituzionala bere boterea hedatzen ari da, eta Parlamentuari agintzen dio zer egin behar duen eta zer ez. Hori botere banaketaren kontrakoa da guztiz. Auzitegi Konstituzionalaren lana Konstituzioak jasotzen duena betetzen dela bermatzea da", gaineratu du.
Lesmesek gaur eman du dimisioa, eta ohar batean jakinarazi ditu arrazoiak. Horren esanetan, "hainbatetan" eskatu die Kongresuko zein Senatuko presidenteei "agindu konstituzionala" bete eta erakundea berritzeko, baina "azken egunotan izandako hartu-emanek ez dute fruiturik eman". "Egoera zuzentzeko itxaropen guztia galduta, eta Auzitegi Gorena eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia nabarmen hondatuta daudela ikusita, bi erakunde horien buru izatea ez da baliagarria, eta nire kontzientzia profesional propioaren kontra joango litzateke. Hortaz, presidente gisa dimisioa ematea besterik ez zait geratzen. Izan ere, karguan geratzea gorrotagarria egiten zaidan eta onartezina den egoera baten konplize izatea da", azaldu du oharrean.
Zure interesekoa izan daiteke
Albiste izango dira: Mazonen dimisioaren biharamuna, Ayusoren bikotekidea epailearen aurrean eta Bizkaiko DYAko presidente ohiaren aurkako epaiketa
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ayusoren bikoteak eta Miguel Angel Rodriguez bere kabineteko buruak Estatuko fiskal nagusiaren aurkako epaiketan deklaratuko dute gaur
Auzitegi Gorenak Alvaro Garcia Ortizen epaiketaren bigarren eguna egingo du gaur, sekretuak ezagutaraztea egotzita. Alberto Gonzalez Amadorrek eta Miguel Angel Rodriguezek egingo duten deklarazioak izango dira eguneko hitzordu nagusiak.
PPk Voxen esku utziko du Valentziako Gobernuaren etorkizuna, Mazonen dimisioaren ostean
Presidentak karguari uko egin dio indar falta argudiatuta, baina diputatu izaten jarraituko du forupekoari eusteko. Hauteskunde deialdirik ez dago mahai gainean, baina PPk Voxen babesa behar du hilabete amaitu baino lehen Conselleko buruzagi berria izendatzeko.
Bilbok 751 milioi euroko aurrekontua izango du 2026an, % 4,5 gehiago
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak Udal Aurrekontuen Proiektua aurkeztu du, herritarren "beharrizanekin koherentea eta jasangarria" dela iritzita. Santutxuko ertzain-etxe berria, Deustuko suhiltzaile-parkea eta Emakumeen Etxea dira aurreikusten diren proiektu handienetako hiru. Gainera, Segurtasuna, Etxebizitza eta Zerbitzu Publikoak izango dira aurrekontuen ardatzak, Aburtoren hitzetan.
GOIDIaren biktimak kalera atera dira justizia eskatzeko, dimisioez haratago
GOIDIaren biktimak kalera atera dira berriro ere, dimisioez haratago, justizia eskatzeko. Euren ustez, berandu eta gaizki heldu da Carlos Mazonen dimisioa. Gainera, gaitzetsi egin dute presidentearen agerraldian kalte materialetan zentratu izana, bai eta bere burua kriminalizazioaren biktimatzat jo izana.
EH Bildu, Podemos eta ERC ez dira joango Kongresuan monarkiari buruz egingo den ekitaldira
'50 urte geroago: Koroa demokraziarako bidean' goiburua izango duen ekitaldia hartuko du Kongresuak azaroaren 21ean. Bertan izango dira Espainiako errege-erreginak eta haien alabak.
Torres ministroak hainbat ordainketa agindu zituela uste du UCOk, “Koldo Garciak beregan zuen eraginagatik”
Auzitegi Nazionalean Koldo Auzia ikertzen ari den epaileari bidalitako azken txostenean Koldoren eta Torresen arteko hainbat mezu jaso ditu Guardia Zibilak. Ministroaren taldeak, ordea, ukatu egin du deliturik egin zuenik eta haren aurkako “difamazioa” salatu du.
Mazonen dimisioa eta gero, zein da agertokia?
Buruzagi popularrak ez dio uko egingo diputatu-aktari, eta forudun izaten jarraituko du. Ez du iragarri hauteskundeak aurreratuko dituenik, eta haren ordezkoa aukeratzeko epea astelehen honetan bertan zabalduko da, dimisioa formalki aurkeztu eta gero. Azaroaren 19ra arteko epea izango dute taldeek hautagaiak aurkezteko.
Vilaplanak epaileari esan dionez, Mazonen jarrera "lasaia" zen GOIDIaren eguneko bazkarian, eta ez zuen presarik erakutsi
Kazetariak ezin izan dio epaileari bazkariaren eguneko parkineko txartela eman, ziurtatu duenez, ez daukalako. Halaber, Valentziako Generalitateko jarduneko presidentearekin izan zuen lan-bazkarian, hura komunikatuta egon zen eta "mugikorrari adi" zegoen, "telefonoz hitz egiten zuen eta idatzi ere egiten zuen".
Arabak "probintziako aita" titulua kendu die Franco diktadoreari eta Mola jeneralari, Vox ez beste talde guztien babesarekin
Batzar Nagusiek gaur goizean onartu dute 1936an Francisco Franco diktadoreari eta Emilio Mola militar kolpistari Arabako Foru Aldundiak emandako ohorezko izendapenak kentzea, Euskadiko Oroimen Historiko eta Demokratikoaren Legea betez.