Garmendia: "Alderdikide guztiak batuta nahi ditut orain, Donostiako alkatetza berreskuratzeko"
Marisol Garmendiak, PSE-EEko Donostiako alkategai izateko primarioak irabazi berritan, "esker ona eta poza" agertu ditu, Euskadi Irratian egindako elkarrizketan. Donostiako sozialistentzat "aro eta bide berri bat" zabaldu dela nabarmendu du, eta alkatetza berreskuratzeko erronkari "arduratsu" helduko diola hitz eman die militanteei.
Primarioen prozesuak alderdia indarberritzeko eta ilusioa berpizteko balio izan duela adierazi du, eta ez du uste arrakalarik edota zauririk eragin duenik azken asteotan egindako bideak. "Alderdia bizi-bizirik dagoela erakutsi dugu, eta indartsu eta gogotsu atera gara", esan du.
Datorren urteko udal hauteskundeetarako zerrenda osatzea izango da Garmendiak parez pare izango duen hurrengo erronketako bat, eta hor Odon Elorzak lekurik izango duen ez du argitu. Hemendik aurrerako bidean "alderdikide guztiak batuta" eta "elkarlanean" nahi dituela azaldu du, "proiektua elkarrekin" osatu eta "Donostiako alkatetza eta lidergoa" berreskuratzeko. "Iritsiko da zerrenda osatzeko garaia, eta hor, noski, alderdiak ere badu zer esana", zehaztu du, aitortuta, atzoko garaipenaren ondoren, oraindik ez duela Elorzarekin hitz egin.
Bestalde, Elorzaren aldeko boza eman duten militanteei ere zuzendu zaie, bere proiektua guztiena dela eta guztiek tokia dutela esateko. Azken urteotan, Gipuzkoako Foru Aldundian eta Donostiako Udalean "zerbitzu publikoaren" alde egin duen lanean jarri du azpimarra Garmendiak, eta PSE-EErekin beti izan duen "konpromisoa begi bistakoa" dela esan du. Udal hauteskundeen ostean, "Donostiako lehen emakumezko alkate sozialista" izan nahi duela berretsi du.
Garmendiak botoen % 66 (222 boto) bildu zituen atzoko primarieotan, eta Elorzak % 34 (115 boto).
Primarioetako bi hautagaiek agerraldia egin behar zuten gaur, astelehenarekin, baina azkenean, prentsaurrekoa bertan behera geratu da Garmendia "ondoezik" baitago, PSE-EEk ohar batean jakinarazi duenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak ukatu egin du CNIren txostenik egon zenik.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.