gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAJk salatu du pintadak egin dituztela Arrasateko alkatearen etxeko atarian

"Mozalik ez, adierazpen askatasuna" esaldia agertu da idatzita. Alderditik nabarmendu dutenez, ekintzok "eraso larria suposatzen dute norbanakoaren eta familiaren askatasunaren aurka".
Arrasaten bart agertutako pintadak. Argazkia: EAJ
Arrasaten bart agertutako pintadak. Argazkia: EAJ

EAJk salatu duenez, asteazken gauean ezezagunek pintadak egin zituzten Arrasateko esparru pribatu batean, Maria Ubatxerrena bertako alkatearen etxeko atarian hain zuzen, "jardun publikoaren muga esparru pribatu eta familiarrera eramanez".

Spray berdez egindako pintadek "Mozalik ez, adierazpen askatasuna" zioten, eta "atari osoa hartzen zuten", EAJk igorritako ohar baten arabera.

Alderditik nabarmendu dutenez, ekintzok "eraso larria suposatzen dute norbanakoaren eta familiaren askatasunaren aurka, EAJko alkatea hertsatzeko, ikaratzeko eta jazartzeko helburu bakarrarekin". Era berean, salatu dute ez dela "alkateari familia esparruan eraso egiten dioten lehen aldia, errespetuaren eta bizikidetzaren muga erabat zeharkatuz".

Halaber, azpimarratu dute Arrasaten ez dela "inolako Mozal Legerik ezartzen. Baditugu gure iritzia adierazteko eta kartelak zein pankartak ipintzeko prestatutako tokiak". "Adierazpen askeko herri batean bizi gara, eta adierazpen horrek errespetuzkoa izan behar du guztiekiko", gaineratu dute.

"EAJtik erabateko babesa azaldu nahi diegu Mariari eta haren familiari, eta zeharo gaitzesten ditugu antzinako garaiak gogora ekartzen dizkiguten gertakari larri horiek", ondorioztatzen du oharrak.

Salaketa bana ipini dute udalerriko Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren aurrean, hertsapenak eta kalteak bitarteko. Gainera, gobernu taldeak gaiaren inguruko proposamena eramango du datorren astelehenean Arrasateko Udaletxean egingo duten bozeramaileen batzarrera.

Zure interesekoa izan daiteke

Europako Kontseilua Brusela
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Makroeskualde Atlantikoaren sorrerarako urratsak ematea eskatuko dute 27ek

Lehendakaritzan "baikor" daude baina "zuhurrak" izan nahi dute, "Euskadirentzat garrantzi handia duen" albiste hau baieztatu arte. Izan ere, Europar Batasuneko estatuburuak eta gobernuburuak Bruselan bilduta daude, urteko azken goi-bileran, gai nagusia Ukrainaren finantziazioa dutela. Hala ere, ondorioen zirriborroak beste puntu bat ere jasotzen du: Europako Batzordeari Makroeskualde Atlantikoa sortzea eskatuko diote.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X