IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Konstituzionalaren betoa, Gabonetako loteria eta Sansoheta auziko epaia

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Auzitegi Konstituzionala.
Auzitegi Konstituzionala. EITB Media

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, abenduak 22, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Konstituzionalaren betoa: Senatuari aurrez ezarritako betoa berretsi du bart Auzitegi Konstituzionalak, eta auzitegia berritzeko aurkeztutako bi zuzenketak izapidetzea bertan behera utzi du. Hori horrela, Zigor Kodea erreformatzeko beste bi zuzenketak (sedizio delitua indargabetzea eta diru publikoa bidegabe erabiltzearen delituaren zigorrak jaistea) eztabaidatu eta bozkatuko ditu gaur goi ganberak, baina ez, esan bezala, Auzitegi Gorena berritzeari dagokiona.

- Gabonetako loteria: Urtero bezala, abenduaren 22arekin batera egingo dute Madrilen Gabonetako loteriaren zozketa. 2.520 milioi euro banatuko ditu saritan, tartean, sari nagusia (400.000 euro, dezimo bakoitzeko). Zuzenean jarraituko du zozketa eitb.eus-ek, eta behin sariak banatuta, egokitu ote zaigun kontsultatu ahalko dugu gurean.

- Sansoheta auziko epaia: Arabako Lurralde Auzitegiak gaur jakinaraziko du Sansoheta auziko epaia. 10 gizonezko epaitu zituzten urrian Gasteizko Sansoheta zentroko hainbat adingaberi sexu abusuak egitea egotzita. Auzipetuetako lauk gertakariak aitortu, eta akusazioekin akordioa lortu zuten, beraz, gainerako seiei ezarritako zigorra zein izango den jakitea baino ez da falta.

Zure interesekoa izan daiteke

Europako Kontseilua Brusela
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Makroeskualde Atlantikoaren sorrerarako urratsak ematea eskatuko dute 27ek

Lehendakaritzan "baikor" daude baina "zuhurrak" izan nahi dute, "Euskadirentzat garrantzi handia duen" albiste hau baieztatu arte. Izan ere, Europar Batasuneko estatuburuak eta gobernuburuak Bruselan bilduta daude, urteko azken goi-bileran, gai nagusia Ukrainaren finantziazioa dutela. Hala ere, ondorioen zirriborroak beste puntu bat ere jasotzen du: Europako Batzordeari Makroeskualde Atlantikoa sortzea eskatuko diote.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X