Albiste dira
Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jose Luis Erezuma Alonsotegiko alkate ohia hil da

Erezuma, 63 urtekoa, 2011 eta 2015 urteen artean izan zen herri horretako alkate EAJtik, eta epaiketa zain zegoen ustelkeria delituengatik. Hain zuzen ere Erezumaren osasun arazoak tarteko, etenda zegoen epaiketa.
Jose Luis Erezuma. EITB Mediaren artxiboko irudia.
Jose Luis Erezuma. EITB Mediaren artxiboko irudia.

Jose Luis Erezuma Alonsotegiko (Bizkaia) alkate ohi jeltzalea hil da, 63 urte zituela.

Epaiketa zain zegoen Erezuma ustelkeria delituengatik. Joan den urrian bertan behera geratu zen Bizkaiko Auzitegian 2011 eta 2015 urteen artean Alonsotegiko alkate izandakoaren, eraikuntzako bi arduradunen eta bi teknikariren (seigarren akusatu bat hil egin zen) aurkako ustelkeria epaiketa, hain zuzen ere, alkate ohiaren osasun arazoengatik.

Diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik, dirulaguntza publikoetan iruzur egiteagatik, faltsutzeagatik eta prebarikazioagatik egin beharreko epaiketa hori airean geratu zen, aurreikusitako datarik gabe. 

Duela urtebete, akusatuak akordio batera iritsi ziren akusazioekin; iruzur egindako dirua itzultzea eta bi urteko espetxe-zigorra onartu zituzten. Hala, espetxean sartzea eta epaiketa saihestea lortu zuten.

Hala ere, akusatuek ez zuten ia milioi bat euroko ordainketa-egutegia bete, eta, beraz, auziak aurrera jarraitu zuen.

Akordio hartan, auzipetuek hitz eman zuten denen artean lapurtutako 681.000 euro itzuliko zutela, eta beste 200.000 euro interesetan. Gainera, prebarikazio delitua, dokumentuak faltsutzearena eta iruzurra egitearena onartu zituzten.

Azkenean bete ez zen akordio hori lortu aurretik, Fiskaltzaren txostenak zioen 2011n akusatuak ados jarri zirela eraikuntza-enpresa bati onura ekonomikoa emateko.

Hala, Udalak dirulaguntza eskatu zuen euriak eragindako ustezko kalteak konpontzeko, baina, egiaz, 2008an egindako obra batengatik Udalak zorra zuen enpresari ordaintzeko erabiliz zuen partida hori. 

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X