'Bai bakarrik da bai' legea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bolaños: "PSOEren eta Podemosen adosgune dira onespena gako izaten jarraitzea eta zigorrak ez txikitzea"

"Negoziazioan, une giltzarria dugu", aitortu du ministroak komunikabideen aurrean. Belarraren ustez, berriz, bere gobernukideak "kikilduta" daude.
Iragarkia
20230201111842_felix-bolanos-ministro-de-presidencia_
18:00 - 20:00
Félix Bolaños: ''Erasotzaileen zigorrak gutxitzeari konponbidea bilatzen ari gara''

Felix Bolaños Espainiako Presidentetza ministroak asteazken honetan azpimarratu du PSOE eta Unidas Podemos bat datozela bi puntutan, sexu indarkeriaren aurkako legearen erreforma hizpide. Batetik, biek ala biek uste dute onespenak gako izaten jarraitu behar duela. Bestetik, onartezina iruditzen zaie sexu delituekin lotutako zigorrak arintzea.

"Negoziazioan, une giltzarria dugu", aitortu du ministroak komunikabideen aurrean, Ione Belarra Espainiako Gobernuko Eskubide Sozialen eta 2030 Agendaren ministroak hari buruz esandakoei buruz galdetu diotenean. Belarrak gaur bertan esan du PSOE "kikilduta" dagoela eta horregatik erabaki zuela "Bai bakarrik da bai" legea aldatzea.

Bolañosek, baina, ez ditu bazterrak nahastu nahi izan, eta "adosgune" dituzten bi puntu horiek aipatzera mugatu da.

Bestalde, Belarrak ziurtatu du beren gobernukideak "kikilduta" daudela. Gainera, nabarmendu du arazoa dela "epaile matxista eta patriarkalak" ez direla legea behar bezala aplikatzen ari.

Iragarkia
20230201115134_ione-belarra-ministra-de-derechos-sociales-y-agenda-2030_
18:00 - 20:00

"Legealdian zehar garbi geratu da Gobernuan bi indar politiko daudela: batek hankak dardarka ditu eta besteak ez. Pentsatzen dut PPren eta eskuineko justiziaren presioa duela PSOEk, eta horregatik nahi dutela nolabait legea aldatu", adierazi du.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X